Jauzi edukira

Euskarri eta informazioa


Orri honetan, KDE softwarearen gainean komunitateak eskainitako erabiltzailearentzako euskarria aurkitzeko era ezberdinak topatuko ditzakezu.

Dokumentazioa

Eskuliburua

Aplikazio askoren programaren dokumentazioa

Jakizu gehiago

KDE sistema-administratzaileentzat

KDE Sistema Administratzaileentzako dokumentuak, haien erakundeetan KDE softwarea zabaltzen ari diren sistema-administratzaileei KDE softwareari buruz behar duten informazio guztia eskaintzen die.

Jakizu gehiago

KDE erabiltzaileen oinarria

KDE aplikazio eta produktuen gaineko informazioa. Erabiltzaileen oinarria KDE erabiltzaile eta zale porrokatuen etxea da. Azken erabiltzaileentzako, KDE aplikazioen erabilerari buruzko informazioa eskaintzen du.

Jakizu gehiago

Komunitatearen euskarria

Galderak egiteko aholku hauek erantzun lagungarriak lortzen lagundu beharko lizukete.

KDE Discuss

Solas egin laguntzeko gai izan daitezkeen KDE garatzaile eta erabiltzaileekin. «KDE Discuss»ek KDE Foro zaharrak ordezkatzen ditu.

Jakizu gehiago

Berriketa kanalak

Komunitatearen euskarria erabilgarri dago KDE Matrix Gelan. Begiratu KDE Matrix gelen zerrenda kanal zehatzagoetarako.

Jakizu gehiago

Posta-zerrendak

Askotan, garapen-komunitatearekin harremanetan jartzeko modu zuzena

Jakizu gehiago

Nazioartekoa

Nazioarteko orriak

KDEren hasierako orria eta erantsitako beste orri batzuk ingelesa ez den beste hizkuntza batean ikusi nahi badituzu, Nazioarteko KDE zerrendatik aukera dezakezu.

Jakizu gehiago

Segurtasuna eta akatsak jakinaraztea

Arazo edo akats baten berri ematea

Garatzaileek akatsak konpontzen hobekien lan egiten dute informazio zehatza jasotzen dutenean

Jakizu gehiago

Segurtasun-oharrak

Segurtasun informazio garrantzitsua duen erabiltzaile eta administratzaileentzako informazioa. Oso gomendagarria da softwarea eguneratuta izatea.

Jakizu gehiago

KDE e.V.-ren konfiantza duten IT aholkularitza-enpresak

KDEn, software aske komunitate bat izateaz harro gaude, baita garapen prozesu ireki, aske eta bidezko bat izateaz ere.

Hala ere, ulertzen dugu enpresen eta erakundeen lehentasun nagusia ez dela gure komunitatearen prozesuak ikastea eta arazoak konpontzea edo ezaugarri bat inplementatua nahi dutela.

Horregatik, KDE Komunitatearekiko harremanean iaiotasuna duten eta zure proiektua KDEn ahalik hobekien lur hartzen lagunduko dizuten aholkularien zerrenda bat eskaintzen dugu.

Jakizu gehiago