Edukira jauzi egin

30 urte
eta 30 gehiago

Dragoi bat adoptatu

The dragons are back! Pick here the 30th anniversary special edition dragon you'd like to adopt.

KDEren dokumentala — Software librearen munduan gutxietsitakoen istorioa

KDEren dokumentala hemen estreinatuko da urriaren 14an, 19:30ean (CEST).


KDEri dohaintza egin eta software libre eta irekiaren hurrengo 30 urteak eraikitzen lagundu!

Orrialde honetan:

Dohaintzan emandakoa (egunero eguneratzen da)

€50K€75K€100K
 

KDEren herensuge bat adoptatu

Aspaldi-aspalditik, KDEren herensugeek software librearen defendatzaileei eta ekarpen-egileei inspirazioa eman diete. Kode hobea idazten eta besteei haien eskubide eta askatasunen berri ematen lagundu diete, eta zalantzazko moraleko teknologia-enpresa eskrupulurik gabeen aurka borrokatu dira.

Orain zuk ere KDEren herensuge baten konpainiaz eta aholkuez gozatu ahal izango duzu! Egin 100 €-ko ekarpena gure diru-bilketan, idatzi iruzkinean adoptatu nahi duzun herensugearen izena, eta etxera bidaliko dizugu1!

ABISUA: KDE herensugeak ez dira jostailuak!… Tira, izatez bai, hori dira2. Gozatu.



OHARRA: Ezin izango ditugu herensugeak Europar Batasunetik (bertan gaude) posta-bidalketetarako arau «arazotsuak» dituzten herrialdeetara bidali, hala nola Iranera, Ipar Koreara, Errusiara eta abar. Herrialde horietako batean bazaude eta, hala ere, herensuge bat adoptatu nahi baduzu, zure herensugea gurean gorde eta zaindu dezakegu, gu bertan izango garen ekitaldi batera etortzen zaren arte, hala nola FOSDEMera, FOSSAsiara edo Akademyra.

1 Dohaintza jaso ondoren, posta elektronikoz jarriko gara zurekin harremanetan zure posta-helbidea eskatzeko.

2 ABISUA — ITOTZEKO ARRISKUA: KDEren herensugeek pieza txikiak dituzte erantsita, eta indarrez tiratuz gero askatu egin daitezke. Pieza horiek itotzeko arriskua eragin dezakete; horregatik, KDEren herensugeak ez dira egokiak 3 urteko edo gutxiagoko haurrentzat.

Adoptatutako herensugeak

Kayode

Kleveland

Karim

Karla

Kiyomaru

Krishna

Kornelius

Kimaya

Kiko

Kaique

Kemi

Kenda

Kizzy

Kayla

Brian

Klarence

Kyung

Klara

Kailing

Kana

Festa batean parte hartu 🎂

Zure inguruko ekitaldi batean parte hartu. Edo zeurea antolatu!

Edari batzuk hartzeko elkartzea, lagunekin otordu atsegin bat egitea, instalazio-festa bat edo biltzar oso bat izan… esan iezaguzu KDEren urtebetetzea nola, non eta noiz ospatuko duzun!

Zure ekitaldia gure zerrendan sartuko dugu, eta beheko mapan agertuko da.


ZURE EKITALDIA NOLA GEHITU: Gure wiki-orria bisitatu eta gehitu zure ekitaldia txantiloia erabiliz.


 

Zergatik egin dohaintza?

  • Mundu osorako erabiltzaile-interfazeak, aplikazioak eta frameworkak eskaintzen dituen software librearen hornitzaile benetan unibertsala izan nahi dugu. Pertsonentzat, erakunde publikoentzat eta enpresentzat softwarea sortzea dugu helburu.
  • Gogor lan egiten dugu gure software guztia pertsona ororentzat irisgarria izan dadin, haien trebetasunak edo gaitasunak edozein direla ere, eta nazionalitate eta kultura guztietako pertsonek erabili ahal izan dezaten.
  • Funtzionaltasun handia eta bikaintasun teknikoa lortu nahi ditugu, software askearen filosofiaren oinarri etikoei uko egin gabe.
  • Ingurumena errespetatzen duen informatikan erreferentzia berri bat ezar dezakegula uste dugu, funtzionatzeko askoz energia gutxiago behar duen eta hondakin elektronikoak ahalik eta gehien murrizten dituen softwarearen bidea urratuz.

Helburu horiek guztiak lortzen lagun diezagukezu. Egin dohaintza orain edo kide laguntzaile bihurtu, eta bat egin etorkizun teknologiko zentzuzkoago, berdeago eta hobe baten aldeko mugimenduarekin.

Laster

Orrialde hau maiz bisitatu! Laster sariak, erronkak, eduki dibertigarri berriak eta beste hainbat gauza eskainiko ditugu.

Oparitxoak

Dohaintza egin ondoren, ez ahaztu zure oparitxoak zama-jaistea! Bereizgarri digitalak, inprimatzeko txartelak eta beste hainbat gauza eskuratu.