KDE haurrentzat
A safe space to learn, create, and explore
GCompris
Mundu osoko irakasleek eta gurasoek erabiltzen duten software suite hezigarri bat. GCompris-ek 2 eta 10 urte bitarteko haurrentzako jarduera kopuru handia dauka, zenbakien eta alfabetoen oinarrizko jardueretatik hasi eta matematika eta elektronikan erabiltzen diren ate logikoak bitarte.

Ada eta Zangemann - Softwarea, patineteak, eta mugurdi-izozkiei buruzko istorio bat
Ilustratutako liburu honek Zangemann asmatzaile ezagunaren eta Ada, jakinmin handiko neskato konpontzailearen istoria kontatzen du. Ada hardwarea eta softwarearekin esperimentatzen hasten da, eta prozesu horretan konturatzen da, beretzako eta besteentzako, teknologia kontrolatzea zein erabakigarria den.

Liburua egun eskuragarri dago:
- Ingelesez No Starch Press argitaletxearen eskutik eta mundu osoan gustukoen duzun liburu dendatik eska dezakezu 978-1-718-50320-5 ISBNa erabiliz.
- in German by the publisher O’Reilly Germany / Dpunkt Verlag (affiliate link - the FSFE gets 12%) and can be ordered from your preferred book store with the ISBN 978-3-96009-190-5.
- in French by the publisher C&F éditions and can be ordered from your preferred book store with the ISBN 978-2-37662-075-4.
KTuberling
KTuberling, haurrentzako eta helduentzako egokia den eraikitzeko-joko erraz bat. Ideia sinplea eta erakargarria da: patatari ezaugarri fisikoak ipini eta zure pertsonaia eraikitzea!

KLettres
«KLettres»ek hizkuntza berri bateko alfabetoa eta gero silaba errazak ikasten laguntzen dizu. Bi urtetik aurrerako ume txikientzako aproposa, baita atzerriko hizkuntza baten oinarriak ikasi nahi dituzten helduentzako ere.




