Jauzi edukira

KDE sortzaileentzat

KDEren aplikazioak erabiltzen dituzten artistentzat.

Krita - Gizakientzako margolaritza digitala

Ez probaldirik.
Ez harpidetzarik.
Ordainketa kolorerik gabe.
Zure sorkuntzari mugarik ez.

Artea Sonny

Krita, margolari eta diseinatzaile grafikoentzako programa profesional aske eta sorburu irekiko bat da. Guztiontzako ireki, eskuragarri eta pribatutasuna errespetatzen duten arterako tresnak emateko lan egiten duten artistek egina. Kritarekin arte kontzeptuala garatu, ehundurak eta mate margotzeko tresnak erabili, eta kalitate handiko ilustrazio eta komikiak sor ditzakezu.

Krita tresnak

Batu komunitatera

Batu krita-artists.org komunitatera zure artea beste artista batzuekin partekatzeko.

Kdenlive

Kdenlivek hainbat audio eta bideo pista antolatzen uzten dizu, haietako bakoitza zure beharren arabera giltzatu edo isilarazi daiteke.

Erabili audio / bideo formatu guztiak

FFmpeg liburutegi ahaltsuetan oinarritzean, Kdenlivek ia audio eta bideo formatu guztiak zuzenean erabil ditzake zure klipak bihurtu edo birkodetu beharrik gabe.

Interfaze eta lasterbide konfiguragarriak

Neurrira egokitutako zure interfaze antolaerak zure lan-fluxura egokitzeko antolatu eta gorde ditzakezu. Teklatuko lasterbideak ere zure hobespenekin bat etortzeko konfigura daitezke.

Digikam

Argazki kudeaketa profesionala sorburu irekiaren gaitasunarekin

empty laptop with an overlay
Digikameren fitxategi gordinen («raw») euskarria

Irudien kolorea eta esposizioa histogramak erabiliz aztertzea

Aurkitu azkar zure irudirik onenak etiketak erabiliz

KDE Plasma mahaigaina artistentzat

KDE Plasma zuretzako sistema eragile ezin hobea da, marrazketa tabletetarako jatorrizko euskarriarekin eta artistentzat neurrira egindako ezaugarri txiki askorekin.

Kolore-hautatzaile aplikaziotxoa

Atzeman zure pantailako kolorea eta haien jarraipena mantendu

Kolore neutralerako euskarria

Plasmak gai ilun desasetu bat erabiltzen uzten dizu.

Zure irudi guztiak aurreikusteko euskarria

Aurreikusi zure artelanetako Krita fitxategiak zuzenean fitxategi-kudeatzailetik eta irudi ikustailetik

Batez ere tableta ezarpenetarako aukera gehiago egotean datza, kolore neutroko gai bat ezartzeko aukerak, zure artelaneko sorburu fitxategientzako koadro-txikiak eta fitxategi-mota elkarketa eta 'ireki honekin' menu errazagoa, monitore anitzeko lan-fluxurako euskarri hobea eta mahaigaina nire aplikazio nagusiekiko bateratze perfektua: Krita eta Kdenlive.

David Revoy, «Fedora 36 KDE Spin» margotzeko lanpostu digital baterako

Kontrast

Egin zure diseinua irisgarri, haren kontrastea WCAGrekiko manakorra dela ziurtatuz.

![«Kontrast»en pantaila-argazkia, atzeko plano urdin eta aurrealde zuriarekin(/for/resources/kontrast.png)

Zuretzako sorburu irekiko beste aplikazio batzuk

Hemen daude, zure lan-fluxua osatzeko, sorburu irekiko beste erakunde batzuetako beste aplikazio batzuk. Gure beste aplikazio grafiko batzuk ere aztertu beharko zenituzke.