Egin dohaintza eta sostengatu KDE
Lagun iezaguzu askatasun osoa ematen dizun eta zure pribatutasuna babesten duen softwarea sortzen, eta izan zaitez komunitate bikain bateko kide
Egin zaitez bazkide babeslea
Aldi bakar bateko dohaintzak
(«PayPal»ek bultzatua)
Dohaintza egiteko beste bide batzuk
Era berean, neurrira egokitutako hileroko kopuruak ere onartzen ditugu, zuzeneko banku-transferentziak EBn, txeke nominalak AEBetan, berdintzea Benevity bidez, eta GitHub babesleak.
Jakizu gehiago
Dirua nora doa?
Zure dohaintza eskuzabalak KDE Komunitate zabalagoarekin batera KDEren softwarea sortzen, dokumentatzen eta promozionatzen parte hartzen duten enplegatuen eta kontratisten soldatak ordaintzen laguntzen du. Hitzaldiak eta garapen programak antolatzeko kostuak, zerbitzari-azpiegitura, eta software askea babesteko zerbitzu legalak ordaintzen ere laguntzen du.
Korporazioek sostengua emateko Bazkide Programa
KDEren garapena babestu nahi duen negozio edo korporazio bateko kidea zara? Software aparta egitea ahalbidetzeaz gain, kide babesleek haien logoak KDEren webgunean eta promoziorako inprimatutako material ugarietan izango dituzte.
Jakizu gehiagoKDE e.V.-eri buruz
KDE e.V. KDE komunitatearen gibelean dagoen irabazi asmorik gabeko erakundea da. Egoitza Alemanian du, beraz, eginiko dohaintzek zerga-kenkaria dute Alemanian (ikusi Alemaniarako xehetasunak). EBeko beste herrialde batean bizi bazara, zure dohaintzek han ere zerga-kenkariak izan ditzakete. Xehetasun gehiago nahi izanez gero, mesedez, jar zaitez zure aholkulari fiskalarekin harremanean.
Hardwarea eta zerbitzuak
KDEri ondasun eta zerbitzuen dohaintza ere egin diezaiokezu. Ekarpen esanguratsua egiten duten erakundeen zerrenda bat mantentzen dugu.
Ordainagiriak («Spendenquittungen»)
Zure dohaintzaren ordainagiri ("Spendenquittungen") bat behar baduzu, mesedez, jar zaitez KDE e.V. diruzainarekin harremanean.