Plasma eta KDE Aplikazioak dituzten banaketak
Orri honek KDE softwarea aurrez instalatuta duten banaketa ezagunenetako batzuk zerrendatzen ditu. Irudi osoagoa izateko, proiektuen lekuetako deskribapenak ezagutzea gomendatzen dugu.
KDE neon
«KDE neon»ek Plasma mahaigainaren eta KDE aplikazioen azken bertsioak hartu eta egunero zure gozamenerako eraikitzen ditu, Ubuntu LTS oinarri egonkorra erabiliz.
«KDE neon User Edition» argitaratutako software berriena automatikoki gehituta eraikitzen da eta probak egiten zaizkion bezain laster argitaratzen da.
Baditugu «Testing» eta «Unstable» edizioak ere, , gure softwarea garatzen laguntzeko, zuzenean argitaratu gabeko «Git»etik eraikiak.
Zure Linux banaketa gisa edo «Docker» irudietatik instala daiteke.
«KDE neon» KDE proiektu bat da.
Fedora KDE
Manjaro KDE
Kubuntu
Kubuntu, era lehenetsian, KDEren softwarea duen Ubunturen bertsioa da. Garatzaileak hasiberrientzako erabilgarritasuna eskaintzen saiatzen dira. Lehenetsitako instalazioak programa ezagun ugari ditu, baita gidariak kudeatzeko utilitate bat ere.
Canonical, Ubuntu eta Kubunturen garatzailea, KDEren babeslea da.
openSUSE
openSUSE bi bertsiotan dator. Leap, argitalpen erregularrak dituen banaketa egonkor bat, Linux, Qt eta Plasmaren LTS bertsioekin datorrena. Tumbleweed, banaketa iraunkor bat da, pakete guztien azken bertsioak dituena
SUSE KDEren babeslea da.
Beste banaketa batzuk
Instalatzeko jarraibidea
Linux banaketa horietako edozein instala dezakezu KDE ISO irudi idazlea erabiliz.
Banaketa bakoitzak, instalatzeko jarraibideak eta bizkor hasteko gida ere izan beharko lituzke.
Plasma duten gailuak ere eros ditzakezu.