Jauzi edukira

Egin dohaintza eta sostengatu KDE

Lagun iezaguzu askatasun osoa ematen dizun eta zure pribatutasuna babesten duen softwarea sortzen, eta izan zaitez komunitate bikain bateko kide

Egin zaitez bazkide babeslea

Aldi bakar bateko dohaintzak

(«PayPal»ek bultzatua)

Other Ways to Donate

We also accept donations with custom monthly amounts, direct bank transfer in the EU, personal check in the US, matching via Benevity, and GitHub Sponsors.
Jakizu gehiago

Dirua nora doa?

Zure dohaintza eskuzabalak KDE Komunitate zabalagoarekin batera KDE softwarea sortzen, dokumentatzen eta promozionatzen parte hartzen duten enplegatuen eta kontratisten soldatak ordaintzen laguntzen du. Hitzaldiak eta garapen programak antolatzeko kostuak, zerbitzari-azpiegitura, eta software askea babesteko zerbitzu legalak ordaintzen ere laguntzen du.

Korporazioek sostengua emateko Bazkide Programa

KDEren garapena babestu nahi duen negozio edo korporazio bateko kidea zara? Software aparta egitea ahalbidetzeaz gain, kide babesleek haien logoak KDEren webgunean eta promoziorako inprimatutako material ugarietan izango dituzte.

Jakizu gehiago
Canonical Google SUSE The Qt Company Blue System Slimbook TUXEDO Computers GnuPG KDAB Basyskom Enioka

KDE e.V.-eri buruz

KDE e.V. KDE komunitatearen gibelean dagoen irabazi asmorik gabeko erakundea da. Alemanian kokatua dago, beraz, eginiko dohaintzek zerga-kenkariak sortzen dituzte Alemanian. EBeko beste herrialde batean bizi bazara, zure dohaintzek han ere sor ditzakete zerga-kenkariak. Xehetasun gehiago nahi izanez gero, galdetu zure aholkulari fiskalari.

Hardwarea eta zerbitzuak

KDEri ondasun eta zerbitzuen dohaintza ere egin diezaiokezu. Ekarpen esanguratsua egiten duten erakundeen zerrenda bat mantentzen dugu.