Jauzi edukira

KDE aplikazioen 2021eko urtarrileko eguneratzea

Osteguna, 2021(e)ko urtarrilak 7

Hilabete honetan, Matrix-erako berriketa aplikazio berri bati ongietorria egingo diogu; KIO Fuse-k, berriz, sare lokaleko fitxategiekiko bateratze hobetua dakar.

Neochat 1.0

Neochat

2019an, KDEk Matrix gehitu zuen bere bat-bateko mezularitza zerbitzuetara. Matrix-ek KDEren berriketa kanalak eguneratzen ditu, zure gailu guztietatik erabil ditzakezun konexio iraunkorren bidez, irudiak bidaltzen utzi eta bideo-berriketen gisako gauzetarako pluginak ditu.

KDEk, orain, Matrix-erako bere aplikazioa ere badu: NeoChat. NeoChat gure Kirigami erabiltzaile-interfaze azpiegitura erabiliz idatzi da, aplikazioari itxura eta izaera moderno bat emateaz gain zure gailu guztietara ondo egokitzeko aukera ematen diona, izan zure mahaigaina, magalekoa, tableta edo telefonoa.

Irakurri iragarpen osoa for more information.

NeoChat Flathub-etik edo zure banaketaren gordetegietatik lor dezakezu.

NeoChat laster egongo da erabilgarri Windows-en eta Android-en ere.

Gehigarriak

KIO Fuse

Aste honetako beste albiste nagusia KIO Fuse-ri dagokio, urruneko fitxategiak zure mahaigainarekin bateratzea hobetzen duen KDE aplikazioetarako gehigarri bat.

KDE azpiegitura («frameworks») erabiltzen duten aplikazioek, Kate eta Dolphin esaterako, zuzenean Windows-en SMB edo SSH gisako protokoloekin mintzo daitezkeen bitartean, beste aplikazio batzuek, LibreOffice adibidez, ezin dute. Haren ordez, KDEk urruneko fitxategien tokiko kopiak egiten zituen, gero zerbitzarien eta mahaigainaren artean joan-etorrian kopiatzen zirelarik. Horrela egitea fidagaitza zela ikusi zen eta datuen galera eragin zezakeen. Orain, KIO Fuse erabiliz, aplikazio guztiak mintzatu ahalko dira urruneko fitxategiekin tokikoak balira bezala, aldi baterako kopiak egitearen arazoak ekidinez.

openSUSE tumbleweed eta KDE neon gisako banaketak hasi dira dagoeneko KIO Fuse aurre-instalatuta dutela banatzen.

Akats zuzenketak

KDevelop 5.6.1 hilabete honetan argitaratu da eta Python 3.9 eta GDB 10en euskarria gehitzen du. Araztu bitartean irtetean gertatzen ziren hainbat kraskatze konpondu dira eta tresna-barrako «Gelditu» eta «Gelditu dena» botoien portaera, nahasgarria ez izateko, aldatu da.

Sarrerakoa

KDEra mugitu diren aplikazio berrien artean daude:

MyGnuHealth, GNU Health, osasun digitaleko ekosistema askearen osagai bat. MyGNUHealth, zure bihotzaren erritmori, odol presioari eta bestelako funtsezko-zantzu batzuei, nutrizio- eta bizimodu-faktoreei, sasoian egoten laguntzen dizuten horiei, jarraipena egiteko gai izango da.

KGeoTag sorburu irekiko argazkiak geo-etiketatzeko programa aske bat da, eta orain beta fasean dago.

Kongress-ek, biltzarrei buruzko informazio praktikoa, topalekuan hitzaldien ordutegia eta kokalekua esaterako, eskaintzen duen aplikazio bat, kdereview etapa gainditu du hilabete honetan.

20.12.1 argitaratu du

Gure proiektuetako batzuk beren epe propioetan argitaratzen dira, beste batzuk berriz batera argitaratzen dira. 20.12.1eko proiektu-sorta gaur argitaratu da hamabika akats-konponketarekin eta laster egongo dira erabilgarri aplikazio saltoki/biltegietan eta banaketen bidez. Begiratu 20.12.1 argitalpen orria xehetasun bila.

Akatsak konpontzeko gaurko argitalpeneko konponketen artean daude:

  • Dolphin-en fitxak irekitzean izaten ziren kraskaduren hainbat eragile konpondu dira
  • Markdown fitxategiak Okular dokumentu erakuslearekin berriro ireki daitezke
  • Gwenview-k, orain, JPEG kalitate ezarpena ondo gordetzen du
  • KDEren geometria elkarreragileko Kig tresna dagoeneko ez da kraskatzen eraikuntzak esportatzean
  • Konsole-ko testu-kolore deigarriko atzeraketa bat lehengoratu da

20.12 argitalpen oharrakPaketeak zama-jaisteko wiki orria20.12.1 sorburuen informazio orria20.12.1 aldaketen egunkari osoa

Laguntza ematea

If you would like to help, get involved! We are a friendly and accepting community and we need developers, writers, translators, artists, documenters, testers and evangelists. You can also visit our welcome chat channel and talk live to active KDE contributors.

KDEri laguntzeko beste era bat KDEri dohaintza egin eta komunitateari gauzak martxan izaten laguntzea da.