Produktibitaterako ahalmen handiko tresna, erabiltzeko atsegina dena
Asteartea, 2026(e)ko ekainak 16
Plasma 6.7k ezaugarri ahaltsu berriak ekartzen ditu KDEren mahaigain klasikora, eta erabiltzaileren esperientzia maila berrietara fintzen du.
Gozatu benetako arazoak konpontzen dituzten arreta handiz diseinatutako hobekuntzez, etorkizuneko gai-esperientzia zoragarriaren aurrerapen txiki batez, errendimendu hobeaz, eta beste hainbat gauzez.
Jarraitu irakurtzen hari buruzko dena jakiteko!
Nabarmentzekoak
Alegiazko mahaigainak pantailako
21 urteren ondoren, itxaronaldiak merezi izana espero dugu… alegiazko mahaigainak pantailako bereizita iritsi dira azkenean!
Probatu mikrofonoaren bolumena
Amaitu dira zure audioa ozenegi edo isilegi dagoela entzun behar izatea, edo arazoa mikrofonoarena edo gaizki dabilen aplikazio batena ote den zalantzan ibiltzea.
Sakatu eta eutsi karaktere berezietarako
Plasmaren alegiazko teklatua gaituta, tekla bat sakatu eta eutsi, harekin lotutako karaktereak tekleatzeko.
Trepetak
Modu argia/iluna txandakatzea
Plasma 6.6an, zure gai global propioak sortzeko eta egun-gau zikloaren barruan haien artean aldatzeko gaitasuna aurkeztu genuen. Plasma 6.7k gai global argiaren eta ilunaren artean berehala aldatzeko txandakatze azkar batekin are kontrol handiagoa ematen dizu.
Ilargi-egutegi vietnamdarra
Plasma 6.7k Vietnamgo ilargi-egutegia gehitu du erabilgarri dituen egutegi ez-gregoriarren multzora. Orain, bi egutegi-sistemak erabiliz datak eta ekitaldiak inoiz baino errazago jarrai ditzakezu!
Sistemaren erretilua dagoeneko atzeko planoan metodo tradizionalen bidez dabiltzan aplikazioak gainbegiratzeko tokia da. Plasma 6.7k euskarri hori zabaltzen du, Atzeko planoko aplikazioak sistema berriagoa erabiltzen duten aplikazioak ere erakutsiz; sistema hori ohikoagoa da Flatpak pakete-formatua erabiltzen duten aplikazioetan.
Inprimatzea
Plasmaren inprimatzeko euskarriak heltzen jarraitzen du. Inprimagailuetarako Sistemaren erretiluko ikonoak orain, ikur txiki batean, jardunean dauden lanen kopurua erakusten du.
Enpresa-eremuan, Plasma 6.7k nabarmen errazten du Windows sareetan partekatutako inprimagailuetara konektatzea, eta inprimatze-ilara kudeatzeko tresna berri batek inoiz baino ahalmen handiagoa eskaintzen die maiz erabilitako inprimagailu anizkoitzak administratzen dituztenei — etxean erabiltzeko ere behar bezain sinplea eta ulergarria izaten jarraitzen duelarik.
Erabilgarritasuna
Plasma 6.7k mahaigaineko esperientzia fintzen arreta berezia jarri du, ohiko atazak inoiz baino azkarrago egin daitezen. Hona hemen lagin txiki bat:
Ikuspegi orokorrean alegiazko mahaigain aldaketa azkarragoa
Ikuspegi orokorra pantaila irekitzekoMeta + W sakatzen duzunean, Plasma 6.7k kiribilduta edo Orria Gora edo Orria Behera teklak sakatuta soilik alegiazko mahaigainen artean aldatzen uzten dizu.
Arrastatu eta jaregin gogokoak gehitzeko eta kentzeko
Orain inoiz baino errazagoa da gogoko aplikazioak Aplikazio-abiarazle, Aplikazio-menua, eta Aplikazioen aginte-mahai trepetetan gehitzea eta kentzea: arrastatu eta jaregin, besterik gabe!
Softwarearen kudeaketa intuitiboagoa
Discover software-guneak orain "Instalatu" botoi nabarmenagoa eta informazio gehiago duten aplikazio-txartel birdiseinatuak ditu, sailkatze-hurrenkera intuitiboagoarekin batera.
Gainera, instalatutako softwarea orain motaren arabera multzokatuta dago, horri esker, bilatzen ari zarena aurkitzea inoiz baino errazagoa da.
Ordu-eremu ezberdinak alderatzea errazagoa da
Zenbat ordu lehenago da Denverren, Berlinen bazaude? Horrelako galdera batek ez du aurrerantzean buruko kalkulu neketsurik eskatuko; Plasma 6.7k erraz erakusten du Erloju digitala trepetan erakutsitako ordu-eremu bakoitzean zure tokiko ordu-eremuarekiko zenbat ordu lehenago edo beranduago den.
Mahaigainean "idatzi ahala hautatzea"
For power users, the desktop layout now supports switching to “type-ahead” mode for quickly selecting files when typing on the desktop. You can change this back to activating KRunner if you prefer by Right-clicking on desktop and selecting Desktop and Wallpaper → Icons → Typing on the desktop from the pop-up menu.
Gaiak eta estiloa: Zerbait zaharra, zerbait berria
Oxygen
Aurten aurrerago izango den KDEren 30. urteurrena prestatzeko, Oxygen gaia — KDE 4an lehenetsitakoa — egungo Breeze gaiaren mailara eguneratu dugu.
Air ere itzuli da —Oxygenen bertsio argia eskaintzen duen Plasma estiloa—, eta gure Gai globalak berrantolatu ditugu bertsio argiak, ilunak, eta ilunabarrekoak eskaintzeko. Air eta Oxygen biek konponketa, hobekuntza, eta zaharberritze ugari jaso dituzte, tartean opakutasun moldakorrerako eta panel-kokapen ezberdinetarako euskarria, eta gehiago.
KDE 4ko Air eta Horos horma-paperak ere itzuli dira.
Breeze
Breeze gai lehenetsiak ere hobetzen jarraitzen du; orain, aplikazio askotan, zerrenda- eta sareta-ikuspegietako nabarmentze biribilduak ditu, eta menu-elementuetan ikus daitezkeen klik-efektuak ditu.
Plasmaren jakinarazpenei animazio dotoreago bat eman zaie: orain, pantailaren ertz hurbilenetik irristatuz sartzen dira. Horrela, ikusgarriagoak dira eta oharkabean pasatzeko aukera txikiagoa dute, baina arreta gehiegi erakartzera iritsi gabe.
Union
Plasmaren gaietarako gaitasunak parekorik ez badute ere, urte luzez gai horiek sortzea esperientzia zaila eta zatikatua izan da.
Plasmaren Union gaietarako sistema erabat berriak gaiak sortzeko prozesua erraztu nahi du, Plasma, QtQuick aplikazioak, eta QtWidgets aplikazioak, guztiak CSS idazteko erraz multzo bakar batekin itxuratzeko aukera emanez —helburu horretarako munduko estandar ireki ezagunena eta dokumentatuena.
Union is under heavy development, and hence off by default. To test it out, make sure the union package is installed (name may differ depending on your OS), and select “Union” in System Settings → Colors & Themes → Application Style.
Union erabiltzeko, aplikazioak berrabiarazi behar dira, eta ia-ia Breezen itxura berbera izatea espero da.
Unionen egungo egoerari eta etorkizuneko planei buruz gehiago haren garatzaileen blogean aurkitu dezakezu.
Koloreak, grafikoak, eta errendimendua
Plasmak beti esperientzia grafiko bikaina eskaini izan du, eta 6.7k are hobekuntza gehiago metatzen ditu.
Aurrerantzean ez duzu ICC profil baten bidezko kolore-kudeaketaren eta HDR edukiaz gozatzearen artean aukeratu beharrik izango; orain biak aldi berean posible dira!
Gainera, AMD magaleko askotan, distira-maila oso baxuetan pantailako koloreak gorrixkagoak bihurtuko diren kontrolatu dezakezu orain.
Azkenik, taldeak optimizazioan lan handia egin du, eta horri esker errendimendua hobetu eta energia-erabilera apalagoa da PUZ bidez errendatutako aplikazioetan, pantaila osoko leiho askotan, eta Intel GPU integratuetan.
Baina hori ez da guztia…
Plasma 6.7k beste hainbat berrikuntza ere badakartza, besteak beste:
Sareko konexioak bikoizteko gaitasuna, haien artean ezberdintasun txikiak besterik ez dituzten hainbat konexio azkar sor ditzazun — enpresa edo ikastetxe ezarpen batean erabilgarria izan daitekeena
Saguaren eta arkatz-digitalaren erakuslea sinkronizatzeko aukera bat
An option to set and change the preferred calendar app
Mikrofonoa isilarazteko "sakatu hitz egiteko" modu globala txandakatzeko eta jakinarazpenen historia garbitzeko teklatu-lasterbideak esleitzeko aukera, ekintza horiek azkarrago eragiteko
Emoji-hautatzailea aplikazioan azal-tonu ezberdinak konbinatzen dituzten emojiak hautatzeko era erraz bat
Biltegiratze-unitateei dagokienez (adib. “GiB” vs “GB”) zure hobespenak errespetatzen dituen Sistema-begirale aplikazio bat
Era lehenetsian beste pantaila batzuetan dauden aplikazioetako menuak erakusten dituen Menu-globala trepeta bat
*Aplikazio-menua" trepetan "Azkenaldiko kokalekuak" elementu bat
Leiho-zerrenda trepetan sailkatzea eta taldekatzea zure neurrira
Waylanden askoz protokolo eta atari gehiagorako euskarria
Plasma 6.7 maiatzean zendu zen Erik Laffooni eskainia dago.
Ericek hamarkada luzez KDEren alde egin zuen, bere denbora, dirua, akats-txostenak eta babesa eskainiz.
Bere falta sakonki sentitzen dugu, eta argitalpen hau berari eskainia dago.
Irudi bizidunak («live»)
Probatzeko era errazena USB disko batetik abiatutako irudi bizidun batekin egitea da. Docker irudiek ere Plasma probatzeko era azkarra eta erraza eskaintzen dute.
KDE Software askeko komunitate bat da, beraien denbora eta ahalegina borondatez ematen dutenen laguntzagatik existitzen eta hazten dena. KDE beti dago boluntario eta laguntzaileen bila, izan kodetzeko laguntza, akatsak konpontzeko edo jakinarazpenak bidaltzeko, dokumentazioa idazteko, itzulpenak, promozioa, dirua, etab. Laguntza guztiak esker onez hartu eta onartzen dira. Irakurri KDEri laguntzea orria informazio zabalagoa eskuratzeko edo egin zaitez KDE e.V.ren bazkide babeslea gure Batu jokora ekimenaren bidez.
KDEri buruz
KDE nazioarteko teknologia talde bat da, mahaigaineko informatikarako eta informatika eramangarrirako software aske eta sorburu irekikoa sortzen duena. KDEren produktuen artean daude Linux eta UNIX plataformetarako mahaigaineko sistema moderno bat, bulegorako produktibitate eta talde lanerako suite osatuak eta ehunka software titulu, kategoria askotakoak, tartean, Internet eta web aplikazioak, multimedia, aisialdia, heziketa, grafikoak eta software garapenerakoak. KDE softwarea 60 hizkuntza baino gehiagotara itzulita dago eta erabilera erraz eta irisgarritasun printzipio modernoak gogoan izanda eraikitzen da. KDEren ezaugarriz beteriko aplikazioak bertako gisa exekutatzen dira Linux, Windows, Haiku eta macOS sistema eragileetan.
Marka-abisuak.
KDE® eta K Desktop Environment® logoa KDE e.V.-ren marka erregistratuak dira. Linux, Linus Torvalds-en marka erregistratu bat da. UNIX, Open Group-aren marka erregistratua da Amerikako Estatu Batuetan eta beste herrialde batzuetan. Dokumentazio honetan aipatzen diren gainerako copyright eta marka erregistratuak euren jabeenak dira.
Prentsarako kontaktuak
Informazio gehiago nahi baduzu, bidal iezaguzu e-posta: press@kde.org