Jauzi edukira

Plasma 6.1

Zure etorkizuneko mahaigaina prest dago

Plasma 6.1ek zure mahaigainaren atal guztietara hobekuntzak eta ezaugarri berri ahaltsuak ekartzen ditu

Asteartea, 2024(e)ko ekainak 18

empty laptop with an overlay
Plasma

Plasma 6k oinkada ematen du 6.1 bertsioarekin. Plasma 6.0ren xedea bere oinarrian dagoen Qt 6 frameworks azpiegiturara migrazioa zuzen egitea zuen bitartean (eta nolako lan itzela), 6.1 da, garatzaileak zure mahaigaina maila berri batera eramango duten ezaugarriak inplementatzen hasteko lekua.

Kaleratze honetan, gaien aldaketa sotiletatik eta animazioen doikuntzetatik askoz haratago doazen ezaugarriak aurkituko dituzu (nahiz eta horiek ere ugari izan), urruneko makinetako mahaigainekin elkarreraginean murgiltzen zarenean, erabilgarritasun eta irisgarritasun hobekuntza ugariekin emankorrago bilakatzean, eta zure ordenagailuko hardwareari ere eragingo dioten pertsonalizazioak ezagutzen dituzunean.

Ezaugarri horiek eta gehiago eraikitzen ari dira zuzenean Plasmaren Wayland bertsioan era natiboan, «X»n inplementatutako antzeko soluzioek eskatzen dituzten hirugarrenen software eta sasiko hedapenen beharra saihestuz.

Hemendik aurrera gauzak insteresgarriagoak izango dira. Bitartean, goza ezazu hurrengo eguneratzean zure mahaigainean lurreratuko denarekin.

Zer berritasun dago

Sartu urruneko Plasma mahaiganetara

Plasma 6.1ean gehitutako ezaugarri ikusgarrienetako bat (eta erabilgarrienetakoa), Sistemaren ezarpenetatik zuzenean urruneko mahaigain bat abiatzeko aukera da. Horrek esan nahi du, erabiltzaileen makinetako arazoak konpondu behar dituen sistema administratzailea bazara, edo besterik gabe zure irismenetik kanpo dagoen Plasma darabilen ordenagailu batean lan egin behar baduzu, konexio bat ezartzea klik gutxi batzuetara besterik ez dagoela.

Gaituta dagoenean, urruneko mahaigainera konekta zaitezke KRDC gisako bezero bat erabiliz. Urruneko makinaren Plasma mahaigaina leiho batean ikusiko duzu eta zure ordenagailutik harekin elkarreragin ahal izango duzu.

Neurrira egokitzea bisuala(go) egin da

Guztiok maite dugu gure Plasma mahaigainak gure neurrira egokitzea, ezta? Hori egiteko era azkarrenetako bat Plasmaren Edizio Moduan sartzea da (mahaigainaren atzeko planoan edozein lekutan eskuineko klik egin eta menutik Sartu Editatzeko modura hautatu).

6.1 bertsioan, Edizio moduaren ikus-itxura berraztertu egin da eta orain, aktibatzen duzunean, itxura zainduko animazio bat ikusiko duzu. Mahaigain osoaren zooma era leunean urruntzen da, gertatzen ari denaren ikuspegi orokor hobea emanez eta zure aldaketak erraz egiteko aukera emanez.

Aplikazio iraunkorrak

Plasma 6.1ek Wayland-en, orain, azken saioan egiten ari zinena gogoratzeko ezaugarri bat du, «X11»n egiten duenaren antzera. Oraindik lantzen ari den zerbait den arren, dozena bat leiho irekita duzula saioa itxi eta ordenagailua itzaltzen baduzu, Plasmak, orain, haiek irekiko ditu zure mahaigaina abiatzen duzun hurrengo aldian, egiten ari zinen horretara azkarrago eta errazago itzultzea erraztuz.

Sinkronizatu zure teklatuko koloretako LEDak

Ez litzateke Plasmaren kaleratze berri bat izango, neurrira ipin daitekeen ezaugarri estetiko dotore bat gutxienez izango ez balu. Oraingo honetan, ordea, pantailatik harantzako, teklaturaino iristeko gaitasuna ematen dizugu, zure teklatuko LEDen koloreak zure mahaigaina nabarmentzeko koloreekin bat etortzeko sinkronizatu baititzakezu.

Erabiltzaile moda-zaleentzako azken berrikuntza.

Kontuan izan ezaugarri hau ez dela ibiliko euskarririk gabeko teklatuetan — teklatu osagarrietarako euskarria bidean da!

Baita beste guzti hau ere...

  • Plasmatik irteten saiatzean ikusten dituzun aukerak sinplifikatzen saiatu gara aukera nahasgarrien kopurua murriztuz. Adibidez, Itzali sakatzen duzunean, Plasmak, energia-aukera guztiak erakutsi ordez Itzali eta Utzi bakarrik zerrendatuko ditu.
  • Pantaila giltzatzeak pantaila-babesle tradizional gisa konfiguratzeko aukera ematen dizu, giltzapetik askatzeko pasahitzik ez eskatzea hauta baitezakezu.
  • Bi ikus-irisgarritasun aldaketak Plasma 6.1en kurtsorea erabiltzea errazten dute:
    • Astindu kurtsoreak, kurtsorea handitzen du hura astintzen duzunean. Horrek gezi nimiño hori, zure pantaila handi eta beteetan, lehio guzti horien artean galtzen duzunean, aurkitzen laguntzen dizu.
    • Ertzeko hesia erabilgarria da monitore anitz ezarrita baduzu, ertzean dauden gauzetara iritsi nahi duzunean. "Hesia", pantaila arteko ertz ondoan zure kurtsorearentzako dagoen azalera itsaskor bat da, gauzetan klik egitea errazten (hori bada egin nahi duzuna), kurtsorea hurrengo pantailara igaro gabe.
  • Wayland-en eman diren bi aurrerapen garrantzitsuk asko hobetuko dute Plasmarekin duzun esperientzia:
    • Sinkronizazio esplizituak NVidia erabiltzaileek betidanik pairatu izan dituzten kliskatze eta akats teknikoak ezabatzen ditu.
    • Wayland-en Tarteko memoria hirukoitzaren euskarriak animazioak eta pantaila-errendatzea leuntzen ditu.
... eta askoz gehiago gertatzen ari da. Aldaketen zerrenda osoa ikusteko, behatu Plasma 6.1erako aldaketen egunkaria.

Paketeak zama-jaistea

Banaketek gure wiki orrian zerrendatutako paketeak sortu dituzte, edo sortzeko bidean daude.

Kontuan izan, iragarpen hau egiteko garaian, argitalpen honetako paketeak banaketa guztietan erabilgarri ez egotea gerta daitekeela.

Paketeak zama-jaisteko wiki-orria

KDEri laguntzea

KDE Software askeko komunitate bat da, beraien denbora eta ahalegina borondatez ematen dutenen laguntzagatik existitzen eta hazten dena. KDE beti dago boluntario eta laguntzaileen bila, izan kodetzeko laguntza, akatsak konpontzeko edo jakinarazpenak bidaltzeko, dokumentazioa idazteko, itzulpenak, promozioa, dirua, etab. Laguntza guztiak esker onez hartu eta onartzen dira. Irakurri KDEri laguntzea orria informazio zabalagoa eskuratzeko edo egin zaitez KDE e.V.ren bazkide babeslea gure Batu jokora ekimenaren bidez.

KDEri buruz

KDE nazioarteko teknologia talde bat da, mahaigaineko informatikarako eta informatika eramangarrirako software aske eta sorburu irekikoa sortzen duena. KDEren produktuen artean daude Linux eta UNIX plataformetarako mahaigaineko sistema moderno bat, bulegorako produktibitate eta talde lanerako suite osatuak eta ehunka software titulu, kategoria askotakoak, tartean, Internet eta web aplikazioak, multimedia, aisia, heziketa, grafikoak eta software garapenerakoak. KDE softwarea 60 hizkuntza baino gehiagotara itzulita dago eta erabilera erraz eta irisgarritasun printzipio modernoak gogoan izanda eraikitzen da. KDEren ezaugarriz beteriko aplikazioak bertako gisa exekutatzen dira Linux, Windows, Haiku eta macOS sistema eragileetan.


Marka-abisuak.

KDE® eta K Desktop Environment® logoa KDE e.V.-ren marka erregistratuak dira.
Linux, Linus Torvalds-en marka erregistratu bat da. UNIX, Open Group-aren marka erregistratua da Amerikako Estatu Batuetan eta beste herrialde batzuetan.
Dokumentazio honetan aipatzen diren gainerako copyright eta marka erregistratuak euren jabeenak dira.


Prentsarako kontaktuak

Informazio gehiago nahi baduzu, bidal iezaguzu e-posta: press@kde.org