Jauzi edukira

Plasma 25. Urteurreneko Edizioaren Beta

Osteguna, 2021(e)ko irailak 16

empty laptop with an overlay
Plasma

Osteguna, 2021(e)ko irailak 16

Plasma - 25. Urteurreneko Edizioaren Beta argitalpena da hau. Azken erabiltzaileek Plasmaren hurrengo bertsioarekin izan daitekeen esperientziarik onena izango dutela ziurtatzeko, KDEk gaur, softwarearen bertsio hau argitaratzen du. Ausartenak hura probatu eta arazoak jakinaraztera animatzen ditugu, urriak 12rako programatuta dagoen azken argitalpena baino lehen garatzaileek zimurrak lisatu ahal ditzaten.

Plamaren 25. Urteurreneko Edizioa aurrerapauso bat da mahaigain funtzionalago eta erabilgarriago baten bila. Plasmaren abiadura eta egonkortasuna hobetu ditugu, eta, aldi berean, mahaigainean eta ukimenerako prestatutako gailuetan erabilera errazten duten aldaketak egin ditugu.

ERANTZUKIZUNAREN DESKARGUA: Beta softwarea da hau eta probetarako argitaratzen da. Gomendatzen zaizu Plasmaren 25. Urteurreneko Edizioaren Beta, ekoizpen-ingurune batean edo zure eguneroko mahaigain gisa EZ erabiltzea. Plasmaren 25. Urteurreneko Edizioaren Beta instalatzen baduzu, zure ordenagailuaren eguneroko jardueran trabak sor ditzaketen akatsak aurkitu (eta sortzaileei jakinarazteko) prest egon behar duzu.

Hauek dira Plasma 25. Urteurreneko Edizioaren Betako aldaketarik aipagarrienak:

Breeze

Zenbait hobekuntza egin dizkiogu Breeze gaiari Plasma erabiltzea are atseginagoa egiteko:

  • Breeze-k orain, birdiseinatutako botoiak, menuko elementuak, egiaztapen-laukiak, aukera-botoiak, graduatzaileak, kiribiltzeko barrak eta biratze-koadroak ditu
  • Kiribiltzeko barrak eta biratze-koadroak handiagoak dira eta ukituz erabiltzeko errazagoak
  • Zamatze engranaje birakari bat gehitu dugu Plasman eta KDE aplikazioetan
  • Irekitako trepetek panelaren ertza ukitzen dutenerako nabarmentze efektu bat dago
  • Mahaigaineko ikonoek, orain, atzealde gandutsua dute

Kickoff

Sistema-begiralearen logoa
Kickoff, gure aplikazio abiarazleak, oraingo honetan hobekuntza asko ditu:

  • Kodeak berrikuspen erraldoia jaso du
  • Akats kopuru itzela konpondu da
  • Errendimendua eta irisgarritasuna hobetu ditu
  • Orain, aplikazio guztien ikuspegian zerrenda edo sareta erabili nahi duzun aukera dezakezu
  • Orain, orratz botoi berriarekin, Kickoff pantailan egonarazi dezakezu
  • Hatza sakatuta mantentzeak, orain, testuinguru-menua irekitzen du
  • Orain, energia/saio ekintza botoiak konfigura ditzakezu

Beste trepeta batzuk

unean-konektatuta dagoen sareari buruzko xehetasunak
  • Tableta modura sartzeak Sistemako Erretiluko ikonoak handitzen ditu, Plasma ukimen pantailetan erabiltzeko errazagoa eginez
  • Jakinarazpenetako testua erraz kopia dezakezu orain, teklatuko Ktrl+C lasterbidea erabiliz
  • Menu Orokorra aplikaziotxoak “menu tankera” handiagoko itxura lortu du
  • Energia profilak aldatzeko era erraz bat gehitu dugu. «Energia aurrezpena», «orekatua» eta «errendimendua» artean hauta dezakezu
  • Orain, kable bidezko Ethernet konexioetarako eskuzko abiadura ezarpena doitu daiteke eta IPv6 desgaitu daiteke
  • Plasmak, orain, unean konektatuta dagoen sareari buruzko xehetasun gehiago erakusten ditu
  • Sistema-begiraleak eta sentsore trepetek, orain, zamaren batezbestekoa azaldu dezakete
  • Era lehenetsian, arbelak, orain, 20 elementu oroitzen ditu eta berariaz kopiatu ez dituzun hautapenei ezikusi egiten die
  • Audioaren Bolumen aplikaziotxoak, orain, une bakoitzean audioa jotzen edo grabatzen ari diren aplikazioak bereizten ditu
  • Orain, Arbeleko aplikaziotxoaren laster-leihoan hautatutako elementuak ezabatu daitezke teklatuko Ezabatu tekla sakatuz

Sistemako ezarpenak

Sistema-ezarpenak

Sistemako Ezarpenek ere eransketa eta hobekuntza asko jaso dituzte:

  • Orain, Koloreak orrian, kolore-antolaera bateko nabarmentzeko kolorea gainezar dezakezu
  • Erreakzioen orriak, orain, KDEra bidaltzea erabakitzen duzun datuen historia erakusten dizu
  • Saio-hastean zure Bluetooth egokitzailearen egoera ezar dezakezu. Aukera erabilgarriak «piztuta», «itzalita» eta «gogoratu» dira
  • Saio-hasteko pantailaren sinkronizatzeko ezaugarriak, orain, zure pantailaren antolamendua sinkronizatzen du
  • Pantailako ezarpenek, orain, tenporizadore bat erakusten du, nahi gabekoak izan daitezkeen aldaketak lehengoratzeko
  • Pantaila freskatzeko emari-zerrendak sailkatu ditugu
  • Gaueko kolorea orriak, orain, beste norbaiten zerbitzua erabiliz geo-kokapena eragingo duen ekintza bat gauzatzera zoazenean, esan egingo dizu
  • Errazagoa da, orain, Sistema Ezarpenetan aukerak bilatzea. Bilaketa hobetzeko gako-hitz asko gehitu ditugu
Kolore antolaera bateko nabarmentzeko kolorea gainezarri

Discover

Discover
Discover, gure aplikazio gunea, bertsio honetan azkarragoa eta gardenagoa da:

  • Discover azkarrago zamatuko du
  • Aplikazioa instalatzeko botoiak, orain, sorburuaren izena esaten dizu

Wayland

Argitalpen honetan Wayland saioari hobekuntza asko egin dizkiogu:

  • Pantaila biratzeko animazio berri bat dago
  • Sistemako Erretiluak, zerbait pantaila grabatzen ari denean jakinaraziko dizu eta hura bertan behera uzteko aukera ere emango dizu
  • Ukimen-saguko keinuak erabiltzea inoiz baino asegarriagoa izango da. Orain, keinuen denbora errealeko animazioak zure hatzei jarraitzen die
  • Wayland eta XWayland jatorriko aplikazioen artean, orain, saguaren erdiko klik erabiliz itsats dezakezu
  • Wayland eta XWayland jatorriko aplikazioen artean, orain, gauzak arrastatu eta jaregin ditzakezu
  • Plasma Wayland saioan, orain, Intel GPU gidariaren RGB igorpen ezarpenak doitu daitezke
  • Orain, alegiazko makina batean exekutatzean, pantailaren bereizpena alda daiteke
  • Alegiazko mahaigainak, orain, jarduera bakoitzaren arabera oroitzen dira
  • Ataza-kudeatzaileak, orain, aplikazioen ikonoetan lekukotza itzultzen du aplikazioak abiarazteko haietan klik egiten duzunean
  • Kurtsoreak, orain, ikono animatuen bidez aplikazioak abiarazi izanaren lekukotza itzultzen du

Bestelakoak

Euskarri jotzaile aplikaziotxoa
  • «Aurkeztu leihoak» efektua berridatzi da
  • Pantaila anitzeko antolaerak, X11 eta Wayland saioen artean, orain, bere horretan diraute
  • Kraskadura/etendura anitz konpondu dira
  • DrKonqi, akatsen berri emateko gure aplikazioak, ohartarazten dizu aplikazio batek mantentze-lanik ez duenean
  • Titulu-barrako galdera-ikur botoia, era lehenetsian, ezkutuan dago elkarrizketa-koadroetan eta Sistema-ezarpenetan
  • Aurrerantzean leihoak ez dira garden bihurtuko mugitzen edo atxikitzen direnean
  • Saio-haste automatikorik ez duten pasahitzik gabeko kontuek, orain, saio-hasteko botoi xume bat erakusten dute
  • Euskarriak Jotzeko trepetak, orain, beti azaltzen du aldi berean, albumaren artea eta haren atzealde gandutsua
  • Sareetako aplikaziotxoak, orain, OpenVPN konexioetarako autentifikazio ezarpen/protokolo/eskakizun gehiago onartzen ditu

Gehiago jakiteko, behatu ezazu Plasma 5.23 Betaren aldaketen egunkari osoa.

KDEri laguntzea

KDE Software askeko komunitate bat da, beraien denbora eta ahalegina borondatez ematen dutenen laguntzagatik existitzen eta hazten dena. KDE beti dago boluntario eta laguntzaileen bila, izan kodetzeko laguntza, akatsak konpontzeko edo jakinarazpenak bidaltzeko, dokumentazioa idazteko, itzulpenak, promozioa, dirua, etab. Laguntza guztiak esker onez hartu eta onartzen dira. Irakurri KDEri laguntzea orria informazio zabalagoa eskuratzeko edo egin zaitez KDE e.V.ren bazkide laguntzailea gure [Batu jokora] (https://relate.kde.org/civicrm/contribute/transact?id=5) ekimenaren bidez.

KDEri buruz

KDE nazioarteko teknologia talde bat da, mahaigaineko informatikarako eta informatika eramangarrirako software aske eta sorburu irekikoa sortzen duena. KDEren produktuen artean daude Linux eta UNIX plataformetarako mahaigaineko sistema moderno bat, bulegorako produktibitate eta talde lanerako suite osatuak eta ehunka software titulu, kategoria askotakoak, tartean, Internet eta web aplikazioak, multimedia, aisia, heziketa, grafikoak eta software garapenerakoak. KDE softwarea 60 hizkuntza baino gehiagotara itzulita dago eta erabilera erraz eta irisgarritasun printzipio modernoak gogoan izanda eraikitzen da. KDEren ezaugarriz beteriko aplikazioak bertako gisa exekutatzen dira Linux, Windows eta macOS sistema eragileetan.


Marka-abisuak.

KDE® eta K Desktop Environment® logoa KDE e.V.-ren marka erregistratuak dira.
Linux, Linus Torvalds-en marka erregistratu bat da. UNIX, Open Group-aren marka erregistratua da Amerikako Estatu Batuetan eta beste herrialde batzuetan.
Dokumentazio honetan aipatzen diren gainerako copyright eta marka erregistratuak euren jabeenak dira.


Prentsarako kontaktuak

Informazio gehiago nahi baduzu, bidal iezaguzu e-posta: press@kde.org