
KWin eta Wayland
KDE Wayland-erako lehen mailako euskarria izateko lanean ari da, eta Plasma 5.21ek helburu hori gauzatzeko aurrerapen handia egiten du.
KWin-eko konposatzeko kodea luze eta zabal birfaktorizatu da eta konposatzeko eragiketa guztietan zehar itxarote-denbora murriztu beharko litzateke. Konposatzeko ezarpenetan kontrol bat ere gehitu dugu itxarote-denbora murriztu edo animazio leunagoak nahiago dituzun hauta dezazun.
Gainera, Wayland-en freskatze-emari mistoko bistaratze ezarpenen euskarria ere gehitu dugu, hots, pantaila bat 144Hz-ra eta beste bat 60Hz-ra freskatzen izan ditzakezu. Wayland-en, GPU anizkoitzeko aurretiazko euskarria ere gehitu da.
Wayland-eko alegiazko teklatua hobetu egin da eta orain onartzen ditu GTK aplikazioak «text-input-v3» protokoloa erabiliz. Tableta grafikoen euskarria ere hobetu da, eta orain, aurreko bertsioan falta zituen kontrol guztien euskarria du, kuxin-eraztuna eta kuxin-botoiak esaterako.
Egonkortasun hobekuntza ugariez gain, Wayland-erako euskarri askoz hobea lortzen ari diren Plasma osagai ugari daude. Adibidez, KRunner, orain, Wayland-en irekita dauden leiho guztiak zerrendatzeko gai da, eta orain GTK 4rako beharrezko diren ezaugarrien euskarria ematen dugu, GTK 4 aplikazioak, orain, ibiliko direlarik.