Plasma 5.21ek Plasmaren itxura eta erabilgarritasuna eguneratzea du xede.
Osteguna, 2021(e)ko urtarrilak 21
Plasma 5.21 Beta
Datorren Plasma 5.21 bertsioaren garapenak, beste gauza batzuen artean, Plasmaren diseinuan, erabilgarritasunetan eta gaietan hobekuntza asko sartu ditu, azken erabiltzaileari ingurune atseginago eta irisgarriagoa emateko asmoz.
Plasma 5.21 honetako gauza gehienak ondo ibiliko diren arren, kontuan izan oraindik ere, batez ere proba-helburuetarako argitaratzen den beta softwarea dela.
Plasma 5.21en azken bertsioa otsailak 16an eskuragarri egongo da.
Aplikazio-abiarazle berria
Plasma 5.21ek beirate bikoitzeko erabiltzaile-interfaze bat, teklatu eta sagu bidezko nabigazioetan hobekuntzak, irisgarritasun hobea eta RTL (Right To Left / Eskuinetik Ezkerrera) erabiltzen duten hizkuntzetarako euskarria duen aplikazio-abiarazle berri bat aurkezten du.
Abiarazle berriak «Aplikazio guztiak» ikuspegi alfabetikoa dakar, sareta estiloko gogokoen ikuspegi bat, eta energiarekin lotutako ekintzak era lehenetsian ikusgai haien etiketekin.
Kickoff aplikazio abiarazle zaharra oraindik store.kde.org-en eskuragarri dago.
Aplikazio-gaietan hobekuntzak
Plasmaren gai lehenetsia erabiltzen duten aplikazioek, orain, kolore-antolaera freskatu bat dute eta goiburu-barra estilo berri bateratu bat, itxura berri garbi, bikainekoa.
Breeze Ilunabarra
Ezagutu Breeze Ilunabarra: Plasmarako gai ilun baten eta aplikazioentzako gai argi baten konbinazioa, bi munduetako onenaz goza dezazun. Gai Orokorrak ezarpenetan erabilgarri dago.
Plasma sistemaren begiralea
Plasmaren Sistema-begiralea sistemako baliabideak gainbegiratzeko erabiltzaile-interfaze berri bat da. Kirigami eta «KSystemStats» izeneko sistemako estatistika zerbitzu bat erabiliz eraikita dago. Plasma 5.19an aurkeztutako sistema gainbegiratzeko aplikaziotxo berriekin kodea partekatzen du eta KSysGuard-en ondorengoa izateko diseinatuta dago.
Plasmaren Sistema-begiraleak ikuspegi ezberdin asko ematen ditu, oinarrizko baliabideei buruzko informazioaren ikuspegi orokorreko orri bat eskainiz, memoria, diskoko espazioa, sarea eta PUZaren erabilera esaterako. Gainera, baliabide gehien kontsumitzen dituzten aplikazioen ikuspegi azkar bat ere ematen du.
Xehetasun gehiago behar izanez gero, «Aplikazioak» orriak martxan dauden aplikazio guztiak erakusten dizkizu, estatistika eta grafiko zehatzekin batera. «Prozesua» orri bat ere erabilgarri dago prozesu bakoitzeko informaziorako.
Historiak denboran zehar makinaren baliabideen erabileraren bilakaera erakusten du.
Azkenik, zure beharretara egokitutako orriak ere sor ditzakezu orri editorea erabiliz. Honek zure sistematik jasotzen duzun informazioa zure beharretara egokitzeko aukera ematen dizu.
KWin eta Wayland
KDE Wayland-erako lehen mailako euskarria izateko lanean ari da, eta Plasma 5.21ek helburu hori gauzatzeko aurrerapen handia egiten du.
KWin-eko konposatzeko kodea luze eta zabal birfaktorizatu da eta konposatzeko eragiketa guztietan zehar itxarote-denbora murriztu beharko litzateke. Konposatzeko ezarpenetan kontrol bat ere gehitu dugu itxarote-denbora murriztu edo animazio leunagoak nahiago dituzun hauta dezazun.
Gainera, Wayland-en freskatze-emari mistoko bistaratze ezarpenen euskarria ere gehitu dugu, hots, pantaila bat 144Hz-ra eta beste bat 60Hz-ra freskatzen izan ditzakezu. Wayland-en, GPU anizkoitzeko aurretiazko euskarria ere gehitu da.
Wayland-eko alegiazko teklatua hobetu egin da eta orain onartzen ditu GTK aplikazioak «text-input-v3» protokoloa erabiliz. Tableta grafikoen euskarria ere hobetu da, eta orain, aurreko bertsioan falta zituen kontrol guztien euskarria du, kuxin-eraztuna eta kuxin-botoiak esaterako.
Egonkortasun hobekuntza ugariez gain, Wayland-erako euskarri askoz hobea lortzen ari diren Plasma osagai ugari daude. Adibidez, KRunner, orain, Wayland-en irekita dauden leiho guztiak zerrendatzeko gai da, eta orain GTK 4rako beharrezko diren ezaugarrien euskarria ematen dugu, GTK 4 aplikazioak, orain, ibiliko direlarik.
Sistemako ezarpenak
Plasma 5.21ek orri berria dakar Sistema-ezarpenetan: Plasma Suhesi ezarpenak. Konfiguratzeko modulu honek zure sistemarako suhesi bat ezarri eta editatzen uzten dizu, «UFW» eta «firewalld» konfiguratzeko aurrealdeko grafiko bat da.
Lehendik zeuden konfigurazio-orri batzuk erabat berridatzi dira, eta orain, garbiagoak eta erabiltzeko errazagoak dira. Horixe gertatu da Irisgarritasuna, Mahaigaineko saioa eta SDDM konfiguratzeko moduluekin.
Aplikaziotxoak
Euskarri Jotzaile aplikaziotxoaren antolaera hobetu egin da eta orain, goiburuan fitxa-barra gisa, unean musika jotzen ari diren aplikazioen zerrenda eransten du. Beste hobekuntza bat da orain albumaren azalak aplikaziotxoaren zabalera osoa hartzen duela.
Plasma Mobile
Plasma, forma-faktorearekiko malgua izateko diseinatu da beti. Mahaigainean lan egin dezake baina erraz molda daiteke mugikor batean lan egiteko ere. PinePhone KDE Community Edition orain banatzen ari da. Plasma 5.21en argitalpen ofizialean mugikorrerako bi osagai berri gehituko ditugu.
Plasma telefono osagaiek mugikorreko oskola dute, baita Plasma Mobile-rako berariaz egokitutako plasma trepetak ere.
QQC2 Breeze estiloa «Qt Quick Controls 2» estilo aratz bat da. Trepetetan oinarritutako mahaigaineko Breeze gaiaren ikus-estiloarekin bat dator eta RAM eta GPU erabilera txikirako optimizatuta dago.
Beste eguneratze batzuk
Discover
Arretarik gabeko eguneratzeak onartzen ditu
KRunner
Iltzatu KRunner (ez da automatikoki ixten)
Erloju digitala
Ordu-eremuen euskarri hobea
Soinu aplikaziotxoa
Soinuaren aplikaziotxoak, orain, mikrofonoaren zuzeneko bolumena azaltzen du
Aldaketen egunkari oso bat erabilgarri dago hemen.
Irudi bizidunak («live»)
Probatzeko era errazena USB disko batetik abiatutako irudi bizidun batekin egitea da. Docker irudiek ere Plasma probatzeko era azkarra eta erraza eskaintzen dute.
KDE Software askeko komunitate bat da, beraien denbora eta ahalegina borondatez ematen dutenen laguntzagatik existitzen eta hazten dena. KDE beti dago boluntario eta laguntzaileen bila, izan kodetzeko laguntza, akatsak konpontzeko edo jakinarazpenak bidaltzeko, dokumentazioa idazteko, itzulpenak, promozioa, dirua, etab. Laguntza guztiak esker onez hartu eta onartzen dira. Irakurri KDEri laguntzea orria informazio zabalagoa eskuratzeko edo egin zaitez KDE e.V.ren bazkide babeslea gure Batu jokora ekimenaren bidez.
KDEri buruz
KDE nazioarteko teknologia talde bat da, mahaigaineko informatikarako eta informatika eramangarrirako software aske eta sorburu irekikoa sortzen duena. KDEren produktuen artean daude Linux eta UNIX plataformetarako mahaigaineko sistema moderno bat, bulegorako produktibitate eta talde lanerako suite osatuak eta ehunka software titulu, kategoria askotakoak, tartean, Internet eta web aplikazioak, multimedia, aisia, heziketa, grafikoak eta software garapenerakoak. KDE softwarea 60 hizkuntza baino gehiagotara itzulita dago eta erabilera erraz eta irisgarritasun printzipio modernoak gogoan izanda eraikitzen da. KDEren ezaugarriz beteriko aplikazioak bertako gisa exekutatzen dira Linux, Windows, Haiku eta macOS sistema eragileetan.
Marka-abisuak.
KDE® eta K Desktop Environment® logoa KDE e.V.-ren marka erregistratuak dira. Linux, Linus Torvalds-en marka erregistratu bat da. UNIX, Open Group-aren marka erregistratua da Amerikako Estatu Batuetan eta beste herrialde batzuetan. Dokumentazio honetan aipatzen diren gainerako copyright eta marka erregistratuak euren jabeenak dira.
Prentsarako kontaktuak
Informazio gehiago nahi baduzu, bidal iezaguzu e-posta: press@kde.org