Gaur KDEk, KDE Plasma 5en akatsak konpontzeko eguneratze bat kaleratzen du, 5.20.4 bertsioa duena.
Plasma 5.20 urrian argitaratu zen ezaugarri birfindu askorekin eta mahaigaineko esperientzia osatzeko modulu berriekin.
Argitalpen honek KDE kolaboratzaileen hiru asteko itzulpen berriak eta akats-konponketak gehitzen ditu. Akats-konponketak txikiak baino garrantzitsuak izan ohi dira:
Probatzeko era errazena USB disko batetik abiatutako irudi bizidun batekin egitea da. Docker irudiek ere Plasma probatzeko era azkarra eta erraza eskaintzen dute.
KDE Software askeko komunitate bat da, beraien denbora eta ahalegina borondatez ematen dutenen laguntzagatik existitzen eta hazten dena. KDE beti dago boluntario eta laguntzaileen bila, izan kodetzeko laguntza, akatsak konpontzeko edo jakinarazpenak bidaltzeko, dokumentazioa idazteko, itzulpenak, promozioa, dirua, etab. Laguntza guztiak esker onez hartu eta onartzen dira. Irakurri KDEri laguntzea orria informazio zabalagoa eskuratzeko edo egin zaitez KDE e.V.ren bazkide laguntzailea gure [Batu jokora] (https://relate.kde.org/civicrm/contribute/transact?id=5) ekimenaren bidez.
KDEri buruz
KDE nazioarteko teknologia talde bat da, mahaigaineko informatikarako eta informatika eramangarrirako software aske eta sorburu irekikoa sortzen duena. KDEren produktuen artean daude Linux eta UNIX plataformetarako mahaigaineko sistema moderno bat, bulegorako produktibitate eta talde lanerako suite osatuak eta ehunka software titulu, kategoria askotakoak, tartean, Internet eta web aplikazioak, multimedia, aisia, heziketa, grafikoak eta software garapenerakoak. KDE softwarea 60 hizkuntza baino gehiagotara itzulita dago eta erabilera erraz eta irisgarritasun printzipio modernoak gogoan izanda eraikitzen da. KDEren ezaugarriz beteriko aplikazioak bertako gisa exekutatzen dira Linux, Solaris, Windows eta Mac OS X sistema eragileetan.
Marka-abisuak.
KDE® and the K Desktop Environment® logo are registered trademarks of KDE e.V.. Linux, Linus Torvalds-en marka erregistratu bat da. UNIX, Open Group-aren marka erregistratua da Amerikako Estatu Batuetan eta beste herrialde batzuetan. Dokumentazio honetan aipatzen diren gainerako copyright eta marka erregistratuak euren jabeenak dira.
Prentsarako kontaktuak
Informazio gehiago nahi baduzu, bidal iezaguzu e-posta: press@kde.org