Jauzi edukira

KDE Plasma 5.20.2, akatsak konpontzeko urriko argitalpena

empty laptop with an overlay

Asteartea, 2020(e)ko urriak 27. Gaurkoan KDEk, KDE Plasma 5(a)ren akatsak konpontzeko eguneratze bat argitaratzen du, 5.20.2 bertsioa duena.

Plasma 5.20 2020(e)ko urrian argitaratu zen ezaugarri birfindu askorekin eta mahaigaineko esperientzia osatzeko modulu berriekin.

Argitalpen honek KDE kolaboratzaileen astebeteko itzulpen berriak eta akats-konponketak gehitzen ditu. Akats konponketak txikiak baina garrantzitsuak izan ohi dira eta haien artean daude:

Ikusi aldaketen egunkari osoa

Paketeak zama-jaistea

Banaketek gure wiki orrian zerrendatutako paketeak sortu dituzte, edo sortzeko bidean daude.

Kontuan izan, iragarpen hau egiteko garaian, argitalpen honetako paketeak banaketa guztietan erabilgarri ez egotea gerta daitekeela.

Paketeak zama-jaisteko wiki-orria

KDEri laguntzea

KDE Software askeko komunitate bat da, beraien denbora eta ahalegina borondatez ematen dutenen laguntzagatik existitzen eta hazten dena. KDE beti dago boluntario eta laguntzaileen bila, izan kodetzeko laguntza, akatsak konpontzeko edo jakinarazpenak bidaltzeko, dokumentazioa idazteko, itzulpenak, promozioa, dirua, etab. Laguntza guztiak esker onez hartu eta onartzen dira. Irakurri KDEri laguntzea orria informazio zabalagoa eskuratzeko edo egin zaitez KDE e.V.ren bazkide babeslea gure Batu jokora ekimenaren bidez.

KDEri buruz

KDE nazioarteko teknologia talde bat da, mahaigaineko informatikarako eta informatika eramangarrirako software aske eta sorburu irekikoa sortzen duena. KDEren produktuen artean daude Linux eta UNIX plataformetarako mahaigaineko sistema moderno bat, bulegorako produktibitate eta talde lanerako suite osatuak eta ehunka software titulu, kategoria askotakoak, tartean, Internet eta web aplikazioak, multimedia, aisia, heziketa, grafikoak eta software garapenerakoak. KDE softwarea 60 hizkuntza baino gehiagotara itzulita dago eta erabilera erraz eta irisgarritasun printzipio modernoak gogoan izanda eraikitzen da. KDEren ezaugarriz beteriko aplikazioak bertako gisa exekutatzen dira Linux, Windows, Haiku eta macOS sistema eragileetan.


Marka-abisuak.

KDE® eta K Desktop Environment® logoa KDE e.V.-ren marka erregistratuak dira.
Linux, Linus Torvalds-en marka erregistratu bat da. UNIX, Open Group-aren marka erregistratua da Amerikako Estatu Batuetan eta beste herrialde batzuetan.
Dokumentazio honetan aipatzen diren gainerako copyright eta marka erregistratuak euren jabeenak dira.


Prentsarako kontaktuak

Informazio gehiago nahi baduzu, bidal iezaguzu e-posta: press@kde.org