Jauzi edukira
empty laptop with an overlay
Plasma

Asteartea, 2020(e)ko urriak 13

Plasma 5.20

Barru eta kanpo berri eta hobetua

Kaleratze masiboa, hobekuntzak dakartzana hamabika osagaitan, trepetetan, eta orokorrean, mahaigainaren jokabidean.

Eguneroko baliagarritasun eta tresnak, hala nola Panela, Ataza-kudeatzailea, Jakinarazpenak eta Sistemako Ezarpenak, berrikusi dira erabilgarriagoak, eraginkorragoak, eta lagunkoiagoak egiteko.

Bitartean, garatzaileak gogor lan egiten ari dira Plasma eta haren zati eta atal guztiak «Wayland»era egokitzen. Hori egindakoan, Plasma ez da etorkizunerako prestatuago egongo bakarrik, baizik eta hobeto lan egingo du ukimen-pantailekin eta freskatze-maiztasun eta DPI ezberdineko pantaila anizkoitzekin. Plasmak, halaber, hardware bidez azeleratutako grafikoei euskarri hobea eskainiko die, seguruagoa izango da, eta askoz abantaila gehiago eskainiko ditu. Oraindik egiten ari den lan bat izan arren, 5.20ak erabiltzaileei dagoeneko eskaintzen dizkie Plasmak Wayland-en dituen onura asko.

Jarraitu irakurtzen Plasma 5.20an barneratutako ezaugarri berriei buruz eta hobekuntzei buruz gehiago jakiteko...

Itxura eta izaera

Aldaketa batzuk nabarmenak izango dira Plasma mahaigaina eta bere horma-paper eder berria (Oskola, talentudun Lucas Andradek egina) pantailan zamatzen diren unean.

Plasmaren horma-paper berria
Ikono soileko ataza-kudeatzailea

Ataza-kudeatzailea

Ataza-kudeatzaileak, adibidez, ez du soilik bere itxura aldatu (ikono soilekoa da orain era lehenetsian) baizik eta baita bere jokabidea ere: aplikazio berarekin leiho anizkoitzak irekitzen dituzunean (LibreOffice-ko zenbait dokumentu esaterako), Ataza-kudeatzaileak elkarrekin taldekatuko ditu. Taldekatutako leihoei klik egitean haien arteko zikloa egingo du, haietako bakoitza aurrealdera ekarriz, nahi duzun dokumentura iristen zaren arte. Halaber, ataza aktiboari Ataza-kudeatzailean klik egitean hura ez minimizatzea erabaki dezakezu. Plasmako gauza gehienekin bezala, jokabide hauek konfiguragarriak dira eta mantendu edo baztertu ditzakezu; zure esku dago.

Sistema-erretiluko sareta

Sistemaren erretilua

Beste aldaketa batzuk ez dira horren agerikoak izango, Sistema-erretiluaren leiho gainerakorrak, orain, elementuak sareta batean erakusten ditu zerrendan erakutsi ordez, eta zure paneleko ikono-ikuspegia, orain, konfigura daiteke ikonoak panelaren lodierarekin batera eskalatu daitezen.

Eskalatzeaz ari garela, Web arakatzailearen trepetak ere uzten du edukiaren zooma gerturatzen edo urruntzen [Ktrl] tekla sakatuta eutsi eta saguaren gurpila biratuz. «Erloju Digitala» trepeta ere aldatu egin da eta, orain, trinkoagoa da eta era lehenetsian uneko data erakusten du. KDEko aplikazioetan, orokorrean, klikatzean menu bat azaltzen duen tresna-barrako botoi bakoitzak, orain, beheranzko gezi bat erakusten du hori adierazteko.

Pantailako azalpenak

Pantailako azalpenak

Pantailako azalpenak (OSD, On-screen display) birdiseinatu egin dira traba gutxiago egin dezaten. OSDak dira, adibidez, bolumena edo bistaratzailearen distira aldatzean pantailan gainezarrita agertu ohi diren azalpenak. «Altxatu bolumen muga» ezarpena erabiltzean, bolumenari buruzko pantailako azalpenak sotilki jakinaraziko dizu bolumenaren % 100 gainditzen duzunean. Plasmak zure tinpanoak babesten laguntzen dizu. Eta azkenik, bistaratzailearen distira aldatzen duzunean, orain, iragatea leuna da.

KWin

Badaude ere ikusmenari lotuak ez dauden hobekuntzak, erabilerraztasunari eta zure Plasma ingurunearekin elkarreragiteko moduari eragiten diotenak. Adibidez, 5.20 aurreko Plasma bertsioetan, kurtsorea leihoaren gainetik igaro, [Alt] tekla sakatuta eutsi, eta saguarekin arrastatu zenezakeen leihoa mugitzeko. Horretarako [Alt] tekla erabiltzeak gatazka sortzen zuen keinu bera beste funtzio batzuetarako erabiltzen zuten produktibitate aplikazio ezagun askorekin, beraz, mugitzeko eta neurria aldatzeko lasterbidea, orain, [Meta] («Windows») tekla sakatuta eustea eta arrastatzea da.

Ildo beretik, leihoak pantailaren zati batera bultza ditzakezu, erabilgarri dagoen espazioaren erdia edo laurdena har dezaten (horri «lauzatzea» esaten zaio) teklatuko lasterbide bat erabiliz. Leiho bat pantailaren goiko erdian lauzatzeko, adibidez, eutsi [Meta] tekla sakatuta eta egin tak gora gezi-teklari. Leiho bat goiko ezker izkinan lauzatu nahi baduzu, eutsi [Meta] tekla sakatuta eta ondoren egin tak gora eta ezkerra gezi-teklei sekuentzia azkarrean; eta abar eta abar.

Jakinarazpenak

Jakinarazpen-sistemak ere aldaketa asko izan ditu. Hasteko, orain, jakinaraziko zaizu zure sistema diskoan lekurik gabe gelditzear dagoela, baita zure etxeko karpeta beste partizio batean dagoenean ere -- oso garrantzitsua zure disko zurrunean lekurik gabe gelditu zarelako dokumentu bati egindako aldaketak ere gordetzerik ez duzun egoera bihurriak saihesteko.

Diskoei buruz eta jakinarazpenei buruz ari garela, Gailu jakinarazlea aplikaziotxoa Diskoak eta Gailuak izenarekin berrizendatu da, eta orain, erabiltzeko errazagoa da, disko guztiak, ez aldagarriak bakarrik, erakuts ditzakezulako. Gauzak txukun mantentzeko, erabili gabeko audio gailuak iragazten dira, era lehenetsian, audio aplikaziotxotik eta Sistemako Ezarpenetako orritik. Gauzak seguru mantentzeko berriz, onartzen duten magalekoetan, % 100etik azpiko karga muga bat konfigura dezakezu bateriaren osasuna babesteko. Bakea eta isiltasuna beharrezko badituzu, Plasma 5.20ak Zaratarik ez moduan sartzen uzten dizu Jakinarazpenak aplikaziotxoan edo sistema-erretiluko ikonoan eskuin botoiarekin klik eginez.

Erakutsi disko guztiak
Erakutsi disko guztiak

KRunner, KDEren aplikazio-abiarazlea, bilaketa-eta-bihurketa erabilgarritasuna, eta gauza orokorrean erabilgarrira etorrita, orain, aurreko bilaketako testua gogoratzen du eta pantailaren goialdera lotua egon ordez, erdiratuta izatea aukeratu dezakezu. KRunner-rek, orain gainera, Falkonen, KDEren arakatzaile aurreratuan, bilatu eta orriak ireki ditzake.

Eta hori ez da guztia. Adi begiratu Plasma 5.20 osoan zehar sakabanatutako hobekuntza sotilagoen bila, KDEren mahaigainarekin esperientzia dotoreagoa eta atseginagoa egingo dute.

Sistemaren ezarpenak eta Informazio-gunea

«Sistemaren ezarpenak» da zure sistemako alderdi gehienak konfiguratzera joko duzun lekua, eta honek ere jasotzen du bere hobekuntza zatia Plasma 5.20ean.

Ezaugarri berri erabilgarrienetako bat da, Nabarmendu aldatutako ezarpenak ezaugarriarekin, zure konfigurazioetan zer aldatu duzun jakiteko aukera duzula: egin klik leihoaren beheko ezkerreko izkinan dagoen botoiari eta Ezarpenak balio lehenetsietatik aldatu diren gauzak erakutsiko ditu.

Erakutsi disko guztiak
Zer aldatu duzun jakin dezakezu

Zure bizitza erraztuko duen beste gauzetako bat da Lasterbide estandarrak eta Lasterbide orokorrak orriak Lasterbideak izeneko orri batean konbinatu direla. Gainera, Hasiera automatikoa, Bluetooth eta Erabiltzaile-kudeatzailea orriak hutsetik berridatzi eta birdiseinatu dira erabiltzaile-interfaze estandar modernoen arabera.

S.M.A.R.T, disko zurrun askok, SSD eta eMMC unitateek, duten teknologia bat da. Biltegiratze gailu baten hutsegitea noiz gertatuko den aurreikusten lagun dezake. Instalatu Plasma Diskoak Discover erabiliz, eta Plasma 5.20aren «Sistemako Ezarpenak» S.M.A.R.T jakinarazpenak gainbegiratu eta zure diskoen egoeraren berri emateko gai izango da, katastroferik gertatu aurretik zure datuak gordetzeko aukera izango duzularik.

Beste gauza berrien artean, audio-oreka aukera bat dago, audio-kanal bakoitzaren bolumena doitzen uzten dizuna, eta ukimen-saguaren kurtsorearen abiadura zure nahierara doitzeko tresnak.

Bluetooth KCM berria
Abio-automatiko KCM berria
Erabiltzaile KCM berria
Plasma S.M.A.R.T. begiralea

Wayland

2019an, KDE Komunitateak Plasma eta haren aplikazioak Wayland-era egokitzeari lehentasuna emateko helburu ofizial bat ezartzea onartu zuen. Ahalegina bere fruituak ematen hasi da eta geroz eta ezaugarri eta baliagarritasun gehiago ari dira bistaratze zerbitzari protokolorako bidea egiten. Esaterako, Klipper arbela baliagarritasuna eta erdiko-klik itsatsi Wayland-en erabat operatibo daude, eta helburu anitzeko abiarazle-kalkulagailu-bilatzaile KRunner, orain, leku egokian erakusten da goiko panel bat erabiltzen denean.

Saguaren eta ukimen-saguaren euskarria ia-ia X-koaren parekoa da eta pantaila-grabatzea ere onartzen da Plasma 5.20an. Ataza-kudeatzaileak leihoen koadro txikiak erakusten ditu eta orokorrean mahaigain osoa egonkorragoa da eta ez da kraskatzen XWayland-ek egiten duenean ere.

Hauek dira Plasma 5.20aren alderdi aipagarrienak soilik. Askoz gehiago dago! Plasma 5.20ak jaso duen guztiaren zerrenda osoa nahi baduzu, eman begiratu bat aldaketen egunkari osoari eta gozatu zure mahaigain berri eta hobetuarekin!

Paketeak zama-jaistea

Banaketek gure wiki orrian zerrendatutako paketeak sortu dituzte, edo sortzeko bidean daude.

Kontuan izan, iragarpen hau egiteko garaian, argitalpen honetako paketeak banaketa guztietan erabilgarri ez egotea gerta daitekeela.

Paketeak zama-jaisteko wiki-orria

KDEri laguntzea

KDE Software askeko komunitate bat da, beraien denbora eta ahalegina borondatez ematen dutenen laguntzagatik existitzen eta hazten dena. KDE beti dago boluntario eta laguntzaileen bila, izan kodetzeko laguntza, akatsak konpontzeko edo jakinarazpenak bidaltzeko, dokumentazioa idazteko, itzulpenak, promozioa, dirua, etab. Laguntza guztiak esker onez hartu eta onartzen dira. Irakurri KDEri laguntzea orria informazio zabalagoa eskuratzeko edo egin zaitez KDE e.V.ren bazkide babeslea gure Batu jokora ekimenaren bidez.

KDEri buruz

KDE nazioarteko teknologia talde bat da, mahaigaineko informatikarako eta informatika eramangarrirako software aske eta sorburu irekikoa sortzen duena. KDEren produktuen artean daude Linux eta UNIX plataformetarako mahaigaineko sistema moderno bat, bulegorako produktibitate eta talde lanerako suite osatuak eta ehunka software titulu, kategoria askotakoak, tartean, Internet eta web aplikazioak, multimedia, aisia, heziketa, grafikoak eta software garapenerakoak. KDE softwarea 60 hizkuntza baino gehiagotara itzulita dago eta erabilera erraz eta irisgarritasun printzipio modernoak gogoan izanda eraikitzen da. KDEren ezaugarriz beteriko aplikazioak bertako gisa exekutatzen dira Linux, Windows, Haiku eta macOS sistema eragileetan.


Marka-abisuak.

KDE® eta K Desktop Environment® logoa KDE e.V.-ren marka erregistratuak dira.
Linux, Linus Torvalds-en marka erregistratu bat da. UNIX, Open Group-aren marka erregistratua da Amerikako Estatu Batuetan eta beste herrialde batzuetan.
Dokumentazio honetan aipatzen diren gainerako copyright eta marka erregistratuak euren jabeenak dira.


Prentsarako kontaktuak

Informazio gehiago nahi baduzu, bidal iezaguzu e-posta: press@kde.org