Plasma 5.20 Beta: one absolutely massive release
Plasma 5.20 Beta
Asteazkena, 2020(e)ko irailak 16
Plasma 5.20 argitalpen erabat masiboa izango da! Ezaugarri gehiago, aspalditik dauden akatsen zuzenketa gehiago, erabiltzailearen interfazean hobekuntza gehiago! Jarraitu irakurtzen zehaztasunak ezagutzeko:
Jarraitu irakurtzen Plasma 5.20aren ezaugarri berri eta hobekuntza guztiak ezagutzeko...
Itxura eta izaera


Eguneratutako paneleko ezarpen lehenetsiak
- Ikono-soileko ataza-kudeatzaile bat erabiltzen da era lehenetsian, eta lehenetsitako panela, orain, lodixeagoa da
- Pantailako azalpenak (OSD, On-screen display) birdiseinatu egin dira traba gutxiago egin dezaten. OSDak dira, adibidez, bolumena edo bistaratzailearen distira aldatzean pantailan gainezarrita agertu ohi diren azalpenak. Eta «altxatu bolumen muga» ezarpenak erabiltzean, sotilki jakinaraziko dizu bolumenaren % 100 gainditzen denean.
- Bistaratzailearen distira aldatzean, orain, iragate leuna izango duzu
- Sistemako erretiluaren azaleratuak, orain, elementuak saretan erakusten ditu zerrendan erakutsi ordez, eta zure paneleko ikono-ikuspegia, orain, hala nahi baduzu, konfigura daiteke ikonoak panelaren lodierarekin eskalatu daitezen
- «Erloju Digitalak», orain, uneko data erakusten du era lehenetsian
- Erloju digitalaren leiho-gainerakorra, orain, trinkoagoa eta lekua erabiltzen eraginkorragoa da
- KDE aplikazio guztietan, klika jasotzean menua azaltzen duten tresna-barrako botoiek, orain, hori adierazteko, beherantz begiratzen duten geziak erakusten dituzte.
Langunearen jokabidea

KRunner autonomoa
- Leihoak mugitzeko eta neurri-aldatzeko lasterbide lehenetsia aldatu egin da eta aurrerantzean Meta+arrastatzea izango da (Alt+arrastatzea izan ordez) produktibitate aplikazio ezagun askorekin zeuden gatazkak konpontzeko.
- Ataza-kudeatzailean taldekatuta dauden atazetan klik egitean, orain, talde horretako atazen arteko zikloa eragingo du era lehenetsian, eta ordezko jokabideak hauta ditzakezu hura gustuko ez baduzu
- Ataza-kudeatzailea, orain, ataza aktiboari klik egitean ez ikonotzeko konfiguratzeko aukera dago
- Magaleko bateragarrietan, orain, bateriaren osasuna zaintzeko, % 100etik beherako karga-muga konfigura dezakezu
- leihoak izkinan lauza eran ipin ditzakezu lauza eran ipintzeko ezker/eskuin/gora/behera lasterbideak konbinatuz. Adibidez, sakatu Meta+gora-gezia eta ondoren ezker-gezia leiho bat goiko ezkerreko izkinan lauza eran ipintzeko.
- GTK goiburu-barra duten aplikazioek, orain, zure titulu-barrarako aukeratu duzun botoien itxura errespetatzen dute
- Trepetek, orain, «Honi buruz» orri bat azaltzen dute ezarpenen leihoan
- Orain, jakinaraziko zaizu zure sistema lekurik gabe gelditzear dagoenean, zure etxeko direktorioa beste partizio batean egon arren
- Ikonotutako leihoak ez dira aurrerantzean alt-tab aldatzailean azkenak kokatuko
- «KRunner», orain, leiho higikorra izateko konfigura daiteke, pantaila goian itsatsita egon ordez
- «KRunner»rek, orain, aurreko bilaketa-testua gogoratzen du era lehenetsian eta leiho higikor gisa azaltzeko konfiguratzeko aukera dago
- «KRunner»rek Falkon-en irekitako orriak bilatu eta abiarazi ditzake
- Erabili gabeko audio gailuak, orain, iragazi egiten dira audio aplikaziotxotik eta sistemako ezarpenetatik era lehenetsian
- Disko jakinarazle aplikaziotxoa «Diskoak eta Gailuak» izenarekin berrizendatu da eta, orain, disko guztiak, ez bakarrik aldagarriak, erakusteko erabiltzea errazagoa da
- Orain, Jakinarazpenen aplikaziotxoan edo sistemako erretiluaren ikonoan erdiko-klik egin dezakezu «Zaratarik ez» moduan sartzeko
- «Web arakatzailea» trepetak, orain, erabiltzaileak konfiguratu dezakeen zoom ezarpen bat du
Sistemaren ezarpenak eta Informazio-gunea

«Plasma diskoak» diskoen S.M.A.R.T. gainbegiratzeko
- Orain, «nabarmendu aldatutako ezarpenak» ezaugarri bat dago, balio lehenetsietatik aldatu dituzun ezarpenak erakutsiko dituena
- S.M.A.R.T. gainbegiratzearen eta disko akastunaren jakinarazpenak
- Abio automatikoaren, Bluetooth-aren, eta Erabiltzaile-Kudeatzailearen ezarpen orriak birdiseinatu egin dira erabiltzaileen interfaze estandar modernoen arabera eta hutsetik berridatzi dira.
- «Lasterbide estandarrak» eta «Lasterbide orokorrak» orriak orri bakarrean batu dira, eta orain «Lasterbideak» deitzen da
- Audioa orekatzeko aukera berri bat gehitu da, zuri, audio-kanal bakoitzaren bolumena doitzen uzteko
- Ukimen-saguaren kurtsorearen abiadura, orain, era askoz ere xehatuagoan konfigura daiteke
Wayland
- «Klipper»ren euskarria
- Orain, itsasteko, erdiko-klika erabil dezakezu (behintzat KDE aplikazioetan; GTK aplikazioek ez dute oraindik gauzatu)
- «KRunner» leku egokian azaltzen da goiko panel bat erabiltzen denean
- Saguren eta ukimen-saguaren kiribiltzeko abiadura, orain, doi daiteke
- Pantaila-grabatzea, orain, onartzen da
- Ataza kudeatzaileak, orain, leihoen koadro-txikiak erakusten ditu
- Mahaigaineko saio osoa ez da aurrerantzean kraskatuko XWayland kraskatzen denean
Irudi bizidunak («live»)
Probatzeko era errazena USB disko batetik abiatutako irudi bizidun batekin egitea da. Docker irudiek ere Plasma probatzeko era azkarra eta erraza eskaintzen dute.
Zama-jaitsi Plasma duten irudi bizidunak Zama-jaitsi Plasma duten «Docker» irudiakPaketeak zama-jaistea
Banaketek gure wiki orrian zerrendatutako paketeak sortu dituzte, edo sortzeko bidean daude.
Kontuan izan, iragarpen hau egiteko garaian, argitalpen honetako paketeak banaketa guztietan erabilgarri ez egotea gerta daitekeela.
Paketeak zama-jaisteko wiki-orriaSorburuak zama-jaistea
Plasma zuzenean sorburutik instalatu dezakezu.
Hura konpilatzeko komunitatearen jarraibideak Sorburuen informazio orriaErreakzioak
Zure erreakzioak eman ditzakezu eta eguneratzeak lor ditzakezu gure gizarte euskarrien kanaletan:
KDEri buruz KDE Foroetan hitz egitea.
Zure atzerako elikadura zuzenean garatzaileei helarazteko aukera duzu #Plasma Matrix kanalaren bidez, Plasma-devel posta zerrendaren bidez edo arazoen berri eman dezakezu Bugzilla erabiliz. Taldea egiten ari dena gustuko baduzu, mesedez, jakinarazi iezaiezu!
Zure iruzkinak oso estimatuak dira.
KDEri laguntzea
KDE Software askeko komunitate bat da, beraien denbora eta ahalegina borondatez ematen dutenen laguntzagatik existitzen eta hazten dena. KDE beti dago boluntario eta laguntzaileen bila, izan kodetzeko laguntza, akatsak konpontzeko edo jakinarazpenak bidaltzeko, dokumentazioa idazteko, itzulpenak, promozioa, dirua, etab. Laguntza guztiak esker onez hartu eta onartzen dira. Irakurri KDEri laguntzea orria informazio zabalagoa eskuratzeko edo egin zaitez KDE e.V.ren bazkide babeslea gure Batu jokora ekimenaren bidez.
KDEri buruz
KDE nazioarteko teknologia talde bat da, mahaigaineko informatikarako eta informatika eramangarrirako software aske eta sorburu irekikoa sortzen duena. KDEren produktuen artean daude Linux eta UNIX plataformetarako mahaigaineko sistema moderno bat, bulegorako produktibitate eta talde lanerako suite osatuak eta ehunka software titulu, kategoria askotakoak, tartean, Internet eta web aplikazioak, multimedia, aisialdia, heziketa, grafikoak eta software garapenerakoak. KDE softwarea 60 hizkuntza baino gehiagotara itzulita dago eta erabilera erraz eta irisgarritasun printzipio modernoak gogoan izanda eraikitzen da. KDEren ezaugarriz beteriko aplikazioak bertako gisa exekutatzen dira Linux, Windows, Haiku eta macOS sistema eragileetan.
Marka-abisuak.
KDE® eta K Desktop Environment® logoa KDE e.V.-ren marka erregistratuak dira.
Linux, Linus Torvalds-en marka erregistratu bat da. UNIX, Open Group-aren marka erregistratua da Amerikako Estatu Batuetan eta beste herrialde batzuetan.
Dokumentazio honetan aipatzen diren gainerako copyright eta marka erregistratuak euren jabeenak dira.
Prentsarako kontaktuak
Informazio gehiago nahi baduzu, bidal iezaguzu e-posta: press@kde.org
