Jauzi edukira

KDE 6ren MegaKaleratzea

Hemen da KDEren hurrengo mega kaleratzea!

KDE komunitateak harrotasunez aurkezten ditu Plasma 6, Frameworks 6 eta Gear 24.02

Asteazkena, 2024(e)ko otsailak 28an argitaratua

Plasma 6

KDE Plasma is a modern, feature-rich desktop environment for Linux-based operating systems. Known for its sleek design, customizable interface, and extensive set of applications, it is also open source, devoid of ads, and makes protecting your privacy and personal data a priority.

Install Plasma on your current computer and enjoy all the perks of a state-of-the-art computing experience, even if your hardware is not supported by Windows 11. You can also opt for some very elegant machines pre-installed with Plasma such as the Steam Deck and many laptops and ultrabooks.

Bi jauzi etorkizunera

Plasma 6rekin, gure teknologia-pilak bi hobekuntza garrantzitsu izan ditu: batetik Qt, gure aplikazioen oinarri-egituraren («framework») azken bertsiorako trantsizioa, eta bestetik Wayland, Linuxeko grafikoen plataforma modernorako migrazioa. Aldaketa horiek erabiltzaileentzat ahalik eta leunen eta oharkabekoen izatea ziurtatzeko ahal dugun guztia egin dugu, eguneratze hau instalatzen duzunean, ezagutzen eta maite duzun mahaigain ingurune ezaguna ikus dezazun. Baina kapota azpiko bertsio-berritze horiek Plasmaren segurtasunari, efizientziari eta errendimenduari on egiten diote, eta hardware modernoaren euskarria hobetzen dute. Hala, Plasmak erabiltzailearen esperientzia orokor fidagarriagoa eskaintzen du, etorkizunean hobekuntza gehiagorako bidea irekitzen duen bitartean.

X11 ondare-saiorako euskarria eskaintzen jarraituko dugu, oraingoz harekin jarraitu nahi duten erabiltzaileentzat.

Ikuspegi orokorreko efektu berria

Ikuspegi orokorra eta mahaigain-sareta efektuak bakar batean konbinatu ditugu eta bere ukimen-sagurako keinuak asko hobetu ditugu.

Koloreak

Plasmak «Wayland»en, orain, Tarte dinamiko handirako (HDR: High Dynamic Range) euskarri partziala du. Hura onartzen duten monitoreetan eta softwarean zure joko, bideo, eta ikus-sorkuntzetan kolore aberats eta sakonagoak emango dizkizu.

Ezarri ICC profil bat pantaila bakoitzerako eta Plasmak horren arabera koloreak egokituko ditu. Aplikazioak oraindik sRGB kolore-eremura mugatuta daude, baina onartutako kolore-eremu kopurua laster handitzeko lanean ari gara.

Plasmaren irisgarritasuna hobetzeko, kolorearekiko itsutasuna zuzentzeko iragazkien euskarria gehitu dugu. Horrek protanopia, deuteranopia edo tritanopia dutenei laguntzen die.

Horma-paper berria

Eraldatu zure mahaigaina «axo1otl»ek eginiko 'Scarlet Tree' (Zuhaitz gorrimina) horma-paper liluragarriarekin. Eguzkiaren energia biziaren eta kometaren zeruko dantzaren arteko elkarreragin dinamikoa atzematen du.

Horma-paper aldaketa, orain, Sistemaren Ezarpenetatik egin daiteke. Aukeratu horma-papera pantaila zehatz bakarrerako aldatu nahi duzun edo aldi berean guztietarako egin nahi duzun.

Panel higikorra

Plasma 6an panela higikorra da era lehenetsian.

Panel higikorrak ez dituzula gustuko? Lasai, panelaren ezarpenak ere birdiseinatu ditugu dena zure gustura konfiguratzea errazteko.

Panelak, orain, automatikoki ezkutatzeko modu berri eta adimentsu batekin ("Saihestu leihoak") konfigura daitezke leihoek ukitzen dituztenean ezkutatzen dituena.

Brisa freskatua

«Breeze» berraztertu da, itxura eta izaera modernoago bat emateko, marko gutxiago eta tartekatze koherenteago batekin.

Aurretik Ondoren
Aurretik Ondoren
Aurretik Ondoren

Ezarpenak berrantolatuta

Ezarpenak aplikazioa hobetu dugu, erabiltzaileentzat lagunkoiagoa izan dadin eta orri habiaratu kopuru txikiagoa izan dezan .

Ezarpen orri askotan, botoiak tresna-barran birkokatu dira, gure gainerako aplikazioekiko koherentzia indartuz eta benetako edukiarentzako leku gehigarria sortuz.

Zure soinu-gaia neurrira ipintzeko aukera duzu orain, eta "Ocean" izeneko soinu-gai lehenetsi berri bat sartu da "Oxygen" soinu-gaia ordezteko.

Beste gehigarri bat, erabilera zabaleko aplikazio moten hobetsitako aplikazioak, orain, erraz konfiguratzeko aukera da, hala nola mota askotariko musika eta bideo fitxategiak.

Kuboa itzuli da!

Duela bi urte, «KWin»eko arkitektura-hobekuntza garrantzitsu batzuek kubo efektu ospetsua aldi baterako kentzera behartu gintuzten — baina azkenean itzuli da! Efektu hori ezin hobea da mahaigain anizkoitzen kontzeptua zertarako den argi ikusteko... baita lagunen eta familiaren aurrean Plasma zein bikaina den erakusteko ere.

Plasma Bilaketa

Plasma Bilaketak, orain, bilaketaren emaitzen hurrenkera neurrira ipintzen uzten dizu.

Plasma Bilaketak, orain, ordu-eremuen arteko bihurketak egiten ere uzten dizu. Erabilgarria, maiz bidaiatu edo munduko beste alde batzuetako kideekin, lagunekin eta familiarekin harremanean egoteko beharra duzunean. Begiratu bidaietan laguntzeko KDEk dituen era gehiago.

Berrantolaketaren eta profilatzearen eraginez, Plasma Bilaketa, orokorrean azkarragoa da, eta, aplikazioak edo ezarpen moduluak bilatzea, bereziki, askoz azkarragoa, PUZaren baliabide gutxiago erabiliz gainera.

%200 baino gehiagoazkartu daazkenaldiko dokumentuen artean bilatzea
%60 arteazkartu daaplikazio bat bilatzea.
%30 artegutxitu diraPUZaren zikloak

And More Plasma

Hatz-marka bidez giltzatze-pantailatik askatzea hobetu da

Aurreko bertsioetan, giltzatze-pantailarako, pasahitz edo hatz-marka bidezko egiaztatzeen artean aukeratu behar zenuen. Plasma 6an, biak aldi berean onartzen dira.

Egutegi islamiar gehiagorako euskarria

Egutegi aplikaziotxoan orain egutegi Astronomikoa eta Umm al-Qura egutegia onartzen ditugu. Aurretik zeuden egutegiei, Juliotarra, Milankovic, Ilargiaren Txinatarra, Indiakoa, Hebrearra, Pertsiarra eta Zibil Islamiarra, gehitzen zaizkie.

Plasma Mobile

The mobile version of Plasma has undergone several enhancements. The updated default home screen allows users to organize their preferred applications in a grid and group them.

We added a welcome screen on the first launch. This will guide you through configuring your Wi-Fi, timezone, device scaling, and mobile connection settings.

Aplikazioak

KDE Gear 24.02k aplikazio asko ekartzen ditu Qt 6ra. «Breeze»ko aldaketez haratago, aplikazio askok hartu dute haien interfazeetan marko gutxiagoko itxura.

Talde-lanerako softwarea

«Kontact» suiteak segurtasunarekin eta pribatutasunarekin lotutako hobekuntza asko jaso ditu.

«KMail» e-posta ikustaileak zure e-postetako iragarkiak eta jarraipena egiteko kodea kentzen ditu «Rust»ekin idatzitako iragarki-oztopatzaile ahaltsuago bat erabiliz. E-posta konposatzaileak, orain, zuzenean erakusten du zure hartzaileen OpenPGP gakoen konfiantza maila eta abisua ematen dizu haien gakoetako bat iraungitzear edo iraungita dagoenean.

«KOrganizer»ek, orain, zifratutako eta sinatutako e-posta gonbidapenak bidaltzeko aukera ematen dizu — garrantzitsua zure lanak konfidentzialtasuna behar duenean.

Kleopatra, «GnuPG»ren aurrealdekoak, «OpenPGP»ren euskarririk ez duten Gmail gisako web bezeroetatik zama-jaitsitako zifratutako e-postak ikusteko aukera ematen dizu. Horrek «Windows»eko Gpg4winen erabiltzaile ugariei ere mesede egingo die, Kleopatra segurtasun-tresna multzo horren zati garrantzitsu bat baita.

Lehendik dituen lerroko, askotariko zerbitzuez gain, «KMail»ek orain lerroz kanpoko eta sorburu irekiko AAeko ezaugarri batzuk onartzen ditu. Itzulpenetarako Bergamot itzulpen eredua konfigura daiteke, Firefox-ek ere hura erabiltzen du. Hizketa testu bihurtzeko vosk-api motorra ere erabil dezake.

Kontuan izan, era lehenetsian, AAeko ezaugarri guzti horiek ezgaituta daudela eta «KMail»en ezarpenetan esplizituki gaitu behar dituzula.

    Itinerary

    Itinerary, bidaietarako KDEren laguntzailea da.

    Mugikorrerako «Itinerary»ren erabilerraztasuna hobetu dugu, ohiko ekintzak behean, nabigatzeko barra batean ipiniz; horrek erraztu egiten du zure paseetara eta zure uneko bidaietara aldatzea.

    Denbora-lerro nagusia birdiseinatu da, eta orain, sarrerak zabaldu daitezke tarteko geralekuak eta gertatzen ari diren atzerapenak eta etenaldiak erakusteko. Gertaerez hari garela, orain sarrerak eskuz gehitu eta editatu daitezke eta «KDE Connect» bidez zure telefonoarekin bidaia osoak edo erreserbak parteka daitezke.

    «Itinerary»ren barnerako mapak, orain, begiratzen duzun eraikineko edo eremuko zerbitzu guztiak zerrendatzen ditu. Horrek laguntzen du, adibidez, tren geltoki handi batean kafe bat hartzeko leku bat aurkitzen, edo zure hotelaren inguruan janaria lortzeko leku bat bilatzen. Funtzio horrek OpenStreetMap erabiltzen du, Internetera konektatu beharrik gabe dabil, eta bilaketa-terminoak ez dira inoiz zure gailutik irteten.

    Bidaia baten xehetasunak ikustean, geldialdien zerrenda kontsultatzeko aukera emateaz gain, bidaiaren mapa bat begiratzeko aukera ematen du.


    KDE Hezkuntza

    KDE Hezkuntzako aplikazio batzuk Qt 6ra eguneratu dira, eta eratorpenaren zati gisa, KDEren egungo estandarrekin bat etortzeko, haien interfazeak birdiseinatu egin dira.

    KHangMan, Urkatua jokoaren egokitzapen bat, Kirigamira eratorri dute. Kitenek, japoniera ikasteko aplikazio bat, bilaketa-elkarrizketa bat du bere Kanji arakatzailean. KWordQuizek, oroimen-txartelen aplikazio bat, zure audio fitxategietarako audio-kontrolak ditu. Kalziumek ez du aurrerantzean gradienterik erabiltzen eta egungo kolore-antolaerarekin taula periodikoko elementuek kontraste hobea eskaintzen dute.

    Kdenlive

    KDEren bideo-editore ahaltsuaren albiste handia, denbora lerroko klip baten audioa edo bideoa aldatzeko euskarria da. Funtzio berri horrek klip baten audioa atera, hura beste programa batean aldatu, eta ondoren lehendik dagoen klipa audio berriarekin eguneratzeko aukera ematen du.

    «Kdenlive»ek azpidatzien funtzioa are gehiago hobetu du, horri esker pista bakarrean azpidatzi anizkoitzak sar ditzakezu. Hori erabilgarria da, bereziki, hainbat hizkuntzatako azpidatziak behar dituzten bideoetan. Azpidatziak inportatu eta esportatzeko aukera ere baduzu.

    «Kdenlive»k, interneterako konexiorik gabe ere, automatikoki jakinaraziko dizu eguneratze bat erabilgarri dagoen.

    Klip-begiraleak, azken aldian irekitako klipak zerrendatuko ditu, eta klipak falta dituen proiektu bat irekitzean agertzen den dokumentuen egiaztapen-elkarrizketa osorik berridatzi da.

    Missing clip dialog in Kdenlive

    Dolphin

    Dolphin KDEren fitxategi eta karpeta esploratzailea da... askoz gehiago ere egin dezakeena. «Dolphin»en birdiseinu orokorraz gain, ezarpenek arreta berezia jaso dute eta haiek nabigatzea errazteko berrantolatu egin dira.

    Bertsio berri honek irisgarritasun hobekuntzak ere baditu. Tresna-barrako botoiak eta egoera barrako diskoko lekua, teklatu bidez atzi daitezke. F10 sakatu menu nagusia irekitzeko eta Maius+F10 testuinguru-menua irekitzeko. Hobekuntza horietako batzuk beste aplikazio askori ere aplikatu zaizkie.

    Karpeta batean eskuineko-klik eginda, orain, karpeta ikuspegi zatitu batean irekitzeko aukera bat erakusten du.

    Spectacle

    «Spectacle» pantaila-argazkietarako KDEren utilitatea da.

    «Spectacle»n berriki sartu diren grabatzeko funtzioak hobetu egin dira eta orain, grabatu bitartean, sistemaren erretiluan ikono bat erakusten du. Ikonoaren gainetik iraganda, grabatutako denbora ikus dezakezu. Egin klik ikonoan, eta grabazioari amaiera emango zaio.

    Pantaila osoa edo aplikazio baten leihoa grabatzeaz gain, orain, nahi duzun pantaila-zatia grabatzeko aukera ere baduzu.

    Grabatzeko lasterbide berriak:

    • Meta+R edo Meta+Maius+R eskualde bat atzemateko
    • Meta+Alt+R pantaila atzemateko
    • Meta+Ctrl+R leihoa atzemateko

    Kontuan izan pantaila-argazkiak eta pantaila-grabazioak gordetzeko kokaleku lehenetsia aldatu dugula. Aurrerantzean hemen aurkituko dituzu, ~/Pictures/Screenshots eta ~/Videos/Screencasts, hurrenez-hurren.

    NeoChat

    KDEren Matrix bezeroa

    NeoChat is a chat app that lets you take full advantage of the Matrix network.

    In the newest version, when launching the app, you will get a welcome page that lets you choose which account you want to use and lets you log in to other accounts. The welcome screen will now warn you when NeoChat cannot load an account.

    NeoChat will let you register a new Matrix account directly from the app itself. Deactivating your account is also possible from within NeoChat.

    Tokiak, berriketa-kanalak taldekatzeko aukera ematen dizun «Matrix»en ezaugarri berri samar bat da. Gelen aurkigarritasuna hobetzeko, komunitate handiak kudeatzeko, edo, besterik gabe, zu zauden kanal guztiak antolatzeko erabiltzen da. Orain, hori guztia egin dezakezu «NeoChat»etik atera gabe.

    «NeoChat»ekin aurrerantzean ez duzu jakinarazpen berririk galduko. Zure azken aldiko jakinarazpen guztiak dituen orri berri bat gehitu dugu. «NeoChat»en Androideko aplikazioa itxi arren, bultzada-jakinarazpenak jasoko dituzu. Denbora-lerro nagusiaren bidez jakingo duzu mezu gehiago zamatzen ari direla,eta horren bukaerara noiz iritsi zaren.

    PlasmaTube

    PlasmaTube is a YouTube client using Invidious. This new version supports syncing your watch history with your Invidious account and searching for channels and playlists. It also comes with a new queue system for playlists.

    PlasmaTube 24.02 introduces a Picture-in-Picture (PiP) mode, which allows you to watch videos in a floating window which stays on top of all the others, so you can keep an eye on what you’re watching while working on other tasks.

    We added limited support for videos from Peertube and Piped too.

    Screenshot of Plasmatube Picture in Picture mode

    Tokodon

    «Tokodon»ek Mastodon gizarte-hedabide plataforma federatua zure hatz puntetara ekartzen du. «Tokodon»ekin, mezuak erraz irakurri, argitaratu eta bidal ditzakezu. Askapen honetan, posta berriak idaztea are errazagoa da. Zure jarraitzaileek zure postak haien denbora-lerroan ikusten dituztenean ikusiko dituzten arreta puntuak ezar ditzakezu. Irudiak konposatzailean kopiatu/itsatsi edo jaregin daitezke. Zure zirriborroa baztertzean, konfigurazioko leiho-gainerakor batek nahi gabe posta ezabatzea zailduko du.

    «Mastodon»en ikusten duzunaren gaineko kontrol handiago ematen dizugu. Zure denbora-lerrotik bultzadak eta erantzunak ezkuta ditzakezu. Kontuen berri ematea eta kontuak isilaraztea, orain, eskuragarriago dago, ekintza horiek denbora-lerrotik bertatik erabilgarri daudelarik. Kontu iraingarri baten berri ematen duzunean iruzkinak utz ditzakezu.

    Lehen abialdiko esperientzia goitik-behera birdiseinatu dugu, «Mastodon»i buruz gehiago jakiteko, zure kontuan saio-hasteko, eta zerbitzari batean kontu bat erregistratzeko aukera emanez. Gainera, «Tokodon»ek, saio-hastean aurkitu dituen erroreen gaineko azalpen batzuk emango dizkizu eta berriz saiatzeko aukera emango dizu.

    We also redesigned the profile pages. The new profile page allows filtering posts on a profile by their featured tags.

    Garatzaileentzat

    Kate

    Kate, KDEren testu-editore/IDE ahaltsuetako bat da. «Kate»n LSPak RapidJSON izeneko JSON analizatzaile berri bat erabiltzen du, eta, orain, osatze emaitzak abiadura handiagoz eta memoria erabilera txikiagoarekin ematen ditu. LSPren euskarria ere osoagoa da orain eta zerbitzariak eskatzen duenean elkarrizketa-koadroak erakutsiko ditu.

    Konsole eta Yakuake

    Gear 24.02an, Qt 6ra eratortzeaz haratago, «Konsole»ren ezarpenak birdiseinatu ditugu, eta Yakuake eta «Konsole»ren errendatzea, orain, eraginkorragoa da %50 memoria-esleipen gutxiagorekin.

    Konsole idazkera txinatar, japoniar edo korearretan erabiltzen dutenak poztuko dira, hautapena, orain, ondo dabilela jakiteaz.

    «Konsole»k, orain, fitxa bakoitza cgroup bereizi batean ipintzen du. Horri esker, sistema, memoria-zama handia duelako, memoria aurrezteko, prozesuak akabatu beharrean dagoenean, aplikazio osoa akabatzea saihesten da.

    Baino itxoin, oraindik gehiago dago

    KClock

    «KClock»ek, komunikabide-iturri oro (komunikabide-jotzaile, korronte-zerbitzu, etab.) geldiaraziko du alarma batek edo tenporizadore batek jotzen duenean, eta alarma baztertzen denean berriro ekingo du.

    KDE Connect

    KDE Connect, orain, Bluetooth bidez, beste gailu batzuetara konekta daiteke. Egungo Wi-Fi bizkarraldekoa bezain fidagarria ez den arren, erabilgarria gerta daiteke zure bi gailuak Wi-Fi sare berean konektatuta ez daudenean edo suhesi batek bereizten dituenean.

    Aurkigarritasunari dagokionez, «KDE Connect»ek orain mDNS ere onartzen du, zure sarean beste gailu batzuk bilatzeko hobea, eta sareko konfigurazioak gutxiagotan oztopatzen duena.

    Kasts, podcast-jotzailea

    Jario-eguneratze berriak lortzea, orain, askoz azkarragoa da, aldatu ez diren RSS jarioak ez dituelako aztertzen.

    Elisa, musika-jotzailea

    Fitxategi-ikuspegiaren abiapuntua, orain, beste direktorio edo biltegiratze disko batera konfigura daiteke. Mugikorrean, metadatuen hainbat elkarrizketa-koadro hobetu dira. Nabigaziorako, pilatan oinarritutako historia-modu batera aldatu dugu.

    Komunitatearen proiektua

    Askapen hau ez litzateke posible izango mundu osoko kolaboratzaileek eskaini dituzten ordu zenbatezinenak gabe. Lagun iezaguzu askatasun osoa emango dizun eta zure pribatutasuna babestuko duen softwarea sortzen, eta izan zaitez komunitate bikain baten partaide, KDEko kide laguntzaile bihurtuta.

    Zure dohaintzak gizateria osoari ere onura egiten dio! Horrekin, KDEk profesionalentzat software askearen katalogo ikusgarri bat sustatzeko baliabideak ditu, artistentzat, software garatzaileentzat, haurrentzat, erakunde publikoentzat, irabazi-asmorik gabekoentzat eta mundu osoko enpresentzat.

    Dohaintza behin bakarrik egitea nahiago bazenu, egin klik hemen.

    Paketeak zama-jaistea

    Banaketek gure wiki orrian zerrendatutako paketeak sortu dituzte, edo sortzeko bidean daude.

    Kontuan izan, iragarpen hau egiteko garaian, argitalpen honetako paketeak banaketa guztietan erabilgarri ez egotea gerta daitekeela.

    Paketeak zama-jaisteko wiki-orria

    KDEri laguntzea

    KDE Software askeko komunitate bat da, beraien denbora eta ahalegina borondatez ematen dutenen laguntzagatik existitzen eta hazten dena. KDE beti dago boluntario eta laguntzaileen bila, izan kodetzeko laguntza, akatsak konpontzeko edo jakinarazpenak bidaltzeko, dokumentazioa idazteko, itzulpenak, promozioa, dirua, etab. Laguntza guztiak esker onez hartu eta onartzen dira. Irakurri KDEri laguntzea orria informazio zabalagoa eskuratzeko edo egin zaitez KDE e.V.ren bazkide babeslea gure Batu jokora ekimenaren bidez.

    KDEri buruz

    KDE nazioarteko teknologia talde bat da, mahaigaineko informatikarako eta informatika eramangarrirako software aske eta sorburu irekikoa sortzen duena. KDEren produktuen artean daude Linux eta UNIX plataformetarako mahaigaineko sistema moderno bat, bulegorako produktibitate eta talde lanerako suite osatuak eta ehunka software titulu, kategoria askotakoak, tartean, Internet eta web aplikazioak, multimedia, aisia, heziketa, grafikoak eta software garapenerakoak. KDE softwarea 60 hizkuntza baino gehiagotara itzulita dago eta erabilera erraz eta irisgarritasun printzipio modernoak gogoan izanda eraikitzen da. KDEren ezaugarriz beteriko aplikazioak bertako gisa exekutatzen dira Linux, Windows, Haiku eta macOS sistema eragileetan.


    Marka-abisuak.

    KDE® eta K Desktop Environment® logoa KDE e.V.-ren marka erregistratuak dira.
    Linux, Linus Torvalds-en marka erregistratu bat da. UNIX, Open Group-aren marka erregistratua da Amerikako Estatu Batuetan eta beste herrialde batzuetan.
    Dokumentazio honetan aipatzen diren gainerako copyright eta marka erregistratuak euren jabeenak dira.


    Prentsarako kontaktuak

    Informazio gehiago nahi baduzu, bidal iezaguzu e-posta: press@kde.org