Jauzi edukira
K

Argitalpen iragarpenak

KDE Frameworks 5.76.0

2020ko azaroak 07. KDEk gaur KDE Frameworks 5.76.0-ren argitalpena iragartzen du.

KDE Frameworks, Qt-rako 70 liburutegi gehigarri dira, erabilera arruntean behar izaten diren funtzionaltasunen aukera zabala eskaintzen dute, kideek berrikusitako eta ondo aztertutako liburutegi helduetan, lizentzia termino lagunkoiekin hornituak. Sarrerako gisa begira ezazu KDE Frameworks argitalpen iragarpena.

Argitalpen hau planifikatutako hilabeteroko argitalpen sail baten zati da, helburu gisa hobekuntzak garatzaileei azkar eta aurreikus daitekeen eran erabilgarri ipintzea duena.

Bertsio honetako berritasunak

Baloo

Breeze ikonoak

CMake-ren modulu gehigarriak

KAuth

KCalendarCore

KCMUtils

KConfig

KConfigWidgets

KContacts

KCoreAddons

KDeclarative

KDocTools

KFileMetaData

KGlobalAccel

KIconThemes

KIdleTime

KImageFormats

KIO

Kirigami

KItemModels

KNewStuff

KNotification

KPackage Framework (azpiegitura)

KPty

KRunner

KService

KTextEditor

KWayland

KWidgetsAddons

KWindowSystem

NetworkManagerQt

Plasma Framework (azpiegitura)

Purpose

QQC2StyleBridge

Solid

Sonnet

Sintaxia nabarmentzea

Segurtasun informazioa

Argitaratutako kodea GPG bidez sinatu da ondoko gakoa erabiliz: pub rsa2048/58D0EE648A48B3BB 2016-09-05 David Faure faure@kde.org Lehen mailako gakoaren hatz-marka: 53E6 B47B 45CE A3E0 D5B7 4577 58D0 EE64 8A48 B3BB

Pakete bitarrak instalatzea

Linux-en, zure banaketa gogokorako paketeak erabiltzea da KDE Frameworks eskuratzeko gomendatutako modua. Lortu KDE softwarea zure Linux banaketaren wiki orrian

Sorburuetatik konpilatzea

KDE Frameworks 5.76.0(a)ren sorburu kode osoa askatasunez zama-jaitsi daiteke. KDE Frameworks 5.76 konpilatzeko eta instalatzeko jarraibideak eskuragarri daude KDE Frameworks 5.76.0 Informazio orrian.

Sorburuetatik eraiki daiteke cmake .; make; make install oinarrizko komandoak erabiliz. 1. mailako «framework» bakar baterako, hau izaten da irtenbiderik errazena. «Frameworks»ekin laguntzeko edo multzo osoaren garapenaren aurrerapenaren jarraipena egiteko interesa dutenak kdesrc-build erabiltzera animatzen ditugu. Frameworks 5.76.0(e)k Qt 5.12 behar du.

Engaia zaitez

«Frameworks»en garapenaren aurrerapenari jarraipena egiteko eta horretan laguntzeko interesa dutenek git gordetegiak ikuskatu eta KDE Frameworks garatzeko posta-zerrendako eztabaiden jarraipena egin dezakete. Gidalerroak eta proiektuaren egungo egoera eta egitasmoak «Frameworks»en wikian eskuragarri daude. Denbora errealeko eztabaidak #kde-devel IRC kanalean, freenode.net atarian, izaten dira.

KDEri laguntzea

KDE Software askeko komunitate bat da, beraien denbora eta ahalegina borondatez ematen dutenen laguntzagatik existitzen eta hazten dena. KDE beti dago boluntario eta laguntzaileen bila, izan kodetzeko laguntza, akatsak konpontzeko edo jakinarazpenak bidaltzeko, dokumentazioa idazteko, itzulpenak, promozioa, dirua, etab. Laguntza guztiak esker onez hartu eta onartzen dira. Irakurri KDEri laguntzea orria informazio zabalagoa eskuratzeko edo egin zaitez KDE e.V.ren bazkide laguntzailea gure [Batu jokora] (https://relate.kde.org/civicrm/contribute/transact?id=5) ekimenaren bidez.