Jauzi edukira

KDE 🌞 Gear 25.08

Udako edizioa

Osteguna, 2025(e)ko abuztuak 14

KDE Gear zure udako mahaigainerako olatu fresko batekin itzuli da!

Lurralde exotikoak bisitatzeko hizkuntzen gaitasunak eguneratu, bidaiak planifikatu, harat-honat zabiltzala eguneratuta egon, lagun eta lankideekin elkartu, zure oporretako klipetatik edukia sortu, edo besterik gabe zure lurrun-makina bitxia tontor gailur ikusgarri batean gora nekez igotzen ari dela erlaxatu nahi baduzu, KDE Gear 🌞 25.08k babesten zaitu.

Behean zer berri dagoen begiratu!

Zuk egiten duzu KDE Gear egingarri, zure sostengu eta dohaintzen bidez. Lagun iezaguzu aplikazioak hobetzen eta eraikitzen dohaintzetarako inprimakia erabiliz.

Bidaiatu

Itinerary

Itinerary bidaiak planifikatzeko eta bidaiatzeko zure aplikazioa da. Itinerary zure mahaigainean eta telefonoan dabil eta zure ostatuari buruzko informazioa eduki dezake, ontziratze-paseetarako QRak sortu, atzerapenen eta ezeztapenen berri eman, ordezko ibilbide edo garraio-moduak aurkitu, geltoki ezezagun batean nasa egokia edo aireportu batean atea aurkitzen lagundu, eta osasun ziurtagiri eta paseen kopia ere gorde egin dezake.

Berria da Itinerary 25.08(a)n ordutegitik hautatu beharrean trena edo autobus bidaiak eskuz sartzeko aukera ematen dizun funtzionaltasuna.

Trena/hegaldia hartzeko geltokira/aireportura iristen zarenean, erabili Itinerary-ren garraio publikorako irteeren ikuspegia. Egin klik edo ttak Bidaiaren xehetasunak orrialdeko kokapen-orratzean, eta Itinerary-k nora joan behar duzun zehatz-mehatz jakin dezazun plano bat erakutsiko dizu.

Itineraryk trena hartzeko nora joan behar duzun zehatz-mehatz esaten dizu.

Nasa-ate egokian zaude? Ederki! Orain erabili Itinerary zure irteera egiaztatzeko. Irteera-zerrenda automatikoki eguneratzen da, eta banakako sarrera bat hauta dezakezu informazio osagarri osoa lortzeko. Xehetasunen artean (eskuragarri daudenean) hauek daude:

  • zerbitzuaren oharrak eta alertak
  • okupazio mailak
  • bidai osoa ordutegi-ikuspegian eta mapan dabil
  • irteerako kokapen zehatza geltoki barneko mapa batean

Zure bidaia bertan behera geratu da? Erabili Itinerary-ren lotura alternatiboen bilaketa. Jada ez dago trenetara eta autobusetara bakarrik mugatuta, eta orain ferry bidaiak eta hegaldiak ere barne hartzen ditu. Lotura alternatiboen bilaketak, gainera, lehen ez bezala, edozein transferentzia geldialdi helmuga gisa hautatzeko aukera eskaintzen du, lehen aurrenekora edo azkenekora bakarrik mugatuta zegoenean.

Martxan zaude azkenean, eta egoeraren zuzeneko mapak, kokapena, abiadura eta norabidea erakusten dizkizu. Are hobeto: Itinerary-k orain OpenRailwayMapeko mapa-estilo osagarriak eskaintzen ditu, trenbide-azpiegituretarako, seinaleztapenerako, trenbide-zabalerarako, elektrifikaziorako, eta trenbide-abiaduraren sailkapenetarako ikuspegi dedikatuekin, eta horiek guztiak Itinerary-ren zuzeneko mapan hauta daitezke.

Produktibitatea

Akonadi

Akonadi da, e-postak, egutegiak, kontaktuak, zereginak eta abar kudeatzeko erabiltzen dituzun KDEren produktibitate aplikazio askoren atzean dagoen motorra. Kontact suiteak eta Merkuro aplikazioak, biek ala biek zuri bizitza errazteko erabiltzen dute.

Garatzailek, egonkorragoa egiteko eta baliabide gosea arintzeko gogor lan egin dute, eta 25.08 bertsioan Akonadiren hainbat baliabideren memoria erabilera, bakoitzarena, % 75 inguru murriztea lortu dute.

Aplikazio asko, Merkuro egutegi aplikazioa adibidez, jasotzen dute Akonadiri eginiko hobekuntzen onura

Era berean, sorburu itxiko talde-lanerako zerbitzuekin bateratzea hobetu dugu, hala nola Microsoft-en InTune enpresarako autentifikazio zerbitzua, orain Akonadiren Exchange euskarriarekin bateragarria dena.

KOrganizer

KOrganizer Kontact produktibotasun aplikazioen suitean integratuta dagoen egutegiak/zereginak kudeatzeko aplikazio bat da.

Hautatutako data batera azkarrago nabigatzeko aukera eskaintzen duen data hautatzaile bat dago orain, eta bilaketa-eremuetarako tresna-iradokizun hobetuak daude.

KOrganizer(r)en data hautatzaileak zure egutegiak azkar nabigatzeko aukera ematen dizu

Kleopatra

Kleopatrak zure sinadurak, zifratzeko gakoak, eta ziurtagiri digitalak kudeatzen ditu. Badu mezuak idatzi eta haiek zifratzeko erabil dezakezun ohar-blok bat ere. Ohar-bloka, orain, leiho bereizian irekitzen da (lehen bezala fitxa batean egiten ordez), eta horrek aldi berean ohar-blok anizkoitzak irekita edukitzeko aukera ematen dizu.

Kleopatraren ohar-bloka leiho bereizi batean gaineratzen da.

Sistema

Dolphin

KDEren fitxategi eta karpeta arakatzaile/kudeatzaile ahaltsuak orain bi bilatzaile eskaintzen ditu, kokatzerik ez duzun, eta aurkitu nahi duzun fitxategi edo karpeta zehatz baina iheskor hori aurkitzeko.

Sakatu Ktrl + F bilaketa barra irekitzeko. Iragazi botoia sakatuta, orain, Fitxategiak indexatzea bilaketa, KDEren indexatze-zerbitzu izugarri azkarraren, edo Bilaketa sinplea, karpeta eta fitxategi guztiak arakatu eta nahiko motela baino potentzialki osatuagoa denaren artean aukeratu ahal izango duzu.

Dolphinen Iragazki goitibeherakoak motorrak bilatzeko aukera eskaintzen dizu.

KFind, bilaketa aukera gehiago eskaintzen dizkizun baliagarritasun espezializatua ere erabil dezakezu.

Dolphin barrutik erabilgarri dauden gauzei buruz ari garela, orain, Filelight Tresna menutik zuzenean ireki dezakezu. Filelight-ek, diagrama ulerterrazak erabiliz, fitxategi eta karpeta bakoitzak zure diskoan hartzen duen zenbat lekua erakusten dizu.

Ikuspegi modua aldatzeko botoiak, Dolphin 25.08(a)n, aukera gehiago ditu. Erabili ezazu zure karpetetako edukiak azaltzeko nahi dituzun eren artean azkar aldatzeko, edo zabaldu goitibeherako menua eta aukeratu elementuak nola sailkatu, aurreikuspegiak piztea edo itzaltzea txandakatu, ezkutuko fitxategiak erakutsi, eta gehiago.

Ikuspegi modua trepeta, Dolphin 25.08(a)n, askoz aukera gehiagorekin dator.

KRFB

Krfb(e)k zure mahaigaina beste erabiltzaile batekin partekatzeko aukera ematen dizu, haiei zer egiten ari zaren ikusteko, arazoak detektatu eta konpontzeko, edo urrunetik agintea hartu eta zereginak gauzatzeko aukera emanez. Krfb berriak orain alfabeto ez-europarretarako euskarria du.

Soziala

Neochat

Neochat Matrixen gainean berriketan aritzeko bietan, mahaigainean eta mugikorrean, dabilen KDEren bat-bateko mezularitza aplikazioa da. 25.08 bertsioan galdeketak sor ditzakezu eta mezu-hari bakoitzerako laster-menu bat ireki dezakezu.

Neochaten galdeketak sor ditzakezu.

Hezkuntza-aisialdia

Artikulate

Artikulate, hizkuntza berrietan ahoskera hobetzen laguntzen dizun aplikazioa, orain, Plasma 6rekin erabat bateragarria da.

Artikulate Qt6era egokitu da.

kHangman

kHangmanek, letreiatzeko joko klasikoak, orain, alfabeto grekorako euskarria du.

kHangmanekin grezieraz jokatu zaitezke.

Baliagarritasunak

Angelfish

Angelfish etxean mahaigainean eta zure telefonoan Plasma Mugikorrean berdina den web arakatzaile bat da.

Orain, 25.08 bertsioan, Adblock ezgaitu dezakezu eta lasterbide gehiago erabil ditzakezu. Adibidez, sakatu Ktrl + Wuneko fitxa ixteko, edo Ktrl + Maius + O laster-markak txandakatzeko.

Historiako botoiei, uneko fitxaren historiako sarrera jakin batera azkar nabigatzeko, eskuin-klikaren menu bat ere gehitu diegu.

![Angelfish-ek lasterbide gehiago eta eskuin klik menuak eskuratu ditu.] (/announcements/gear/25.08.0/angelfish_rightclick.png)

Aldaketen egunkari osoa hemen

Non lortu KDE aplikazioak

Nahiz eta gure softwarea kaleratzen duten banaketak erabat babesten ditugun, laster, KDE Gear 25.08 aplikazioak Linux aplikazio biltegi hauetan ere erabilgarri egongo da:

Flathub
Snapcraft

Aplikazio-biltegietan KDE aplikazio gehiago ipintzen, aplikazio-biltegi gehiagorako euskarria izaten eta gure garapen prozesuan aplikazioak hobeto integratuta izaten lagundu nahi badiguzu, zatoz gure «All About the Apps» berriketa gelara kaixo esatera.

Kontuan izan, iragarpen hau egiteko garaian, argitalpen honetako paketeak banaketa guztietan erabilgarri ez egotea gerta daitekeela. Paketeak zama-jaisteko wiki-orria

KDE Gear konpilatzea

KDE Gear-ren sorburu kode osoa [askatasun osoz zama-jaitsi] daiteke(https://download.kde.org/stable/release-service/25.08.0/src). Konpilatzeko eta instalatzeko jarraibideak erabilgarri daude KDE Gear 25.08.0 Info orrian.

KDEri buruz

KDE nazioarteko teknologia talde bat da, mahaigaineko informatikarako eta informatika eramangarrirako software aske eta sorburu irekikoa sortzen duena. KDEren produktuen artean daude Linux eta UNIX plataformetarako mahaigaineko sistema moderno bat, bulegorako produktibitate eta talde lanerako suite osatuak eta ehunka software titulu, kategoria askotakoak, tartean, Internet eta web aplikazioak, multimedia, aisialdia, heziketa, grafikoak eta software garapenerakoak. KDE softwarea 60 hizkuntza baino gehiagotara itzulita dago eta erabilera erraz eta irisgarritasun printzipio modernoak gogoan izanda eraikitzen da. KDEren ezaugarriz beteriko aplikazioak bertako gisa exekutatzen dira Linux, Windows, Haiku eta macOS sistema eragileetan.


Marka-abisuak.

KDE® eta K Desktop Environment® logoa KDE e.V.-ren marka erregistratuak dira.
Linux, Linus Torvalds-en marka erregistratu bat da. UNIX, Open Group-aren marka erregistratua da Amerikako Estatu Batuetan eta beste herrialde batzuetan.
Dokumentazio honetan aipatzen diren gainerako copyright eta marka erregistratuak euren jabeenak dira.


Prentsarako kontaktuak

Informazio gehiago nahi baduzu, bidal iezaguzu e-posta: press@kde.org