Jauzi edukira
K

Argitalpen iragarpenak

KDE Frameworks 5.1.0

August 7th, 2014. KDE today announces the second release of KDE Frameworks 5. In line with the planned release policy for KDE Frameworks this release comes one month after the initial version and has both bugfixes and new features.

KDE Frameworks Qt-rako 60 liburutegi gehigarri dira, erabilera arruntean behar izaten diren funtzionaltasunen aukera zabala eskaintzen dute, kideek berrikusitako eta ondo probatutako liburutegi helduetan, lizentzia termino lagunkoiekin hornituak. Sarrerako gisa begira ezazu KDE Frameworks argitalpenaren iragarpena.

Bertsio honetako berritasunak

This release, versioned 5.1, comes with a number of bugfixes and new features including:

Pakete bitarrak instalatzea

Linux-en, zure banaketa gogokorako paketeak erabiltzea da KDE Frameworks eskuratzeko gomendatutako modua. Lortu KDE softwarea zure Linux banaketaren wiki orrian

Sorburuetatik konpilatzea

KDE Frameworks 5.1.0(e)ren sorburu-kode osoa askatasun osoz zama-jaitsi daiteke. Konpilatzeko eta instalatzeko jarraibideak eskuragarri daude KDE Frameworks 5.1.0 Informazio orrian.

Sorburuetatik eraiki daiteke cmake .; make; make install oinarrizko komandoak erabiliz. 1. mailako «framework» bakar baterako, hau izaten da irtenbiderik errazena. «Frameworks»ekin laguntzeko edo multzo osoaren garapenaren aurrerapenaren jarraipena egiteko interesa dutenak kdesrc-build erabiltzera animatzen ditugu. Frameworks 5.1.0(e)k Qt 5.2 behar du.

«Framework» guztien eta hirugarrenen beste Qt liburutegien zerrenda zehatza hemen dago, inqlude.org, Qt liburutegien katalogatutako artxiboa. APIaren dokumentazioa duen zerrenda osoa hemen dago, api.kde.org.

Engaia zaitez

«Frameworks»en garapenaren aurrerapenari jarraipena egiteko eta horretan laguntzeko interesa dutenek git gordetegiak ikuskatu eta KDE Frameworks garatzeko posta-zerrendako eztabaiden jarraipena egin dezakete. Gidalerroak eta proiektuaren egungo egoera eta egitasmoak «Frameworks»en wikian eskuragarri daude. Denbora errealeko eztabaidak #kde-devel IRC kanalean, Libera Chat-en, izaten dira.

KDEri laguntzea

KDE Software askeko komunitate bat da, beraien denbora eta ahalegina borondatez ematen dutenen laguntzagatik existitzen eta hazten dena. KDE beti dago boluntario eta laguntzaileen bila, izan kodetzeko laguntza, akatsak konpontzeko edo jakinarazpenak bidaltzeko, dokumentazioa idazteko, itzulpenak, promozioa, dirua, etab. Laguntza guztiak esker onez hartu eta onartzen dira. Irakurri KDEri laguntzea orria informazio zabalagoa eskuratzeko edo egin zaitez KDE e.V.ren bazkide babeslea gure Batu jokora ekimenaren bidez.