Jauzi edukira

KDEk, KDE Aplikazioak 18.08.2 kaleratu du

October 11, 2018. Today KDE released the second stability update for KDE Applications 18.08. This release contains only bugfixes and translation updates, providing a safe and pleasant update for everyone.

More than a dozen recorded bugfixes include improvements to Kontact, Dolphin, Gwenview, KCalc, Umbrello, among others.

Improvements include:

Aldaketen zerrenda osoa hemen aurkitu dezakezu.

Hitzez zabaldu

Laguntzaile ez-teknikoak KDEren arrakastaren zati garrantzitsua dira. Software pribatiboko konpainiek argitalpen berriak iragartzeko aurrekontu itzelak dituzten bitartean, KDEk pertsonen arteko ahoz-ahokoa baliatzen du horretarako. Software garatzaileak ez direnek ere badituzte KDE Aplikazioen argitalpenetan sostengua emateko modu ugari. Akatsen berri ematea. Beste batzuk KDE Komunitatearekin elkartzera animatzea. Edo KDE komunitatearen gibelean dagoen irabazi asmorik gabeko erakundeari sostengua ematea

Mesedez, hitza zabal ezazu gizarte-webean. Bidali istorioak albiste-guneetara, erabili delicious, digg, reddit eta twitter gisako kanalak. Zama-igo zure ezarpen berriaren pantaila-argazkiak Facebook, Flickr, ipernity eta Picasa gisako zerbitzuetara eta posta bidali talde egokietara. Sortu pantaila-grabazioak eta zama-igo itzazu YouTube, Blip.tv, eta Vimeo-ra. Mesedez, etiketatu postak eta zama-igotako materialak «KDE»rekin. Horrek, haiek bilatzea errazten du, eta KDE Promozio Taldeari KDE Aplikazioen argitalpen honetako estaldura aztertzeko bide bat ematen dio.

KDE Aplikazioen pakete bitarrak instalatzea

Paketeak

Linux/UNIX sistema eragilearen saltzaile batzuek beraien banaketa batzuetarako KDE Aplikazioen pakete bitarrak hornitu dituzte, eta beste kasu batzuetan komunitateko boluntarioek egin dute hori. Pakete bitar osagarriak, baita orain eskuragarri dauden paketeen eguneratzeak ere, erabilgarri egon daitezke datozen asteetan zehar.

Paketeen kokapena

Pakete bitar erabilgarrien gaur egungo zerrenda bat eskuratzeko, KDE Proiektuak jaso dituen berrien araberakoa, bisitatu Komunitatearen Wikia.

KDE Aplikazioak konpilatzea

KDE Aplikazioen sorburu-kode osoa askatasun osoz zama-jaitsi daiteke. Konpilatzeko eta instalatzeko jarraibideak eskuragarri daude KDE Aplikazioak 18.08.2 Informazio orrian.

KDEri laguntzea

KDE Software askeko komunitate bat da, beraien denbora eta ahalegina borondatez ematen dutenen laguntzagatik existitzen eta hazten dena. KDE beti dago boluntario eta laguntzaileen bila, izan kodetzeko laguntza, akatsak konpontzeko edo jakinarazpenak bidaltzeko, dokumentazioa idazteko, itzulpenak, promozioa, dirua, etab. Laguntza guztiak esker onez hartu eta onartzen dira. Irakurri KDEri laguntzea orria informazio zabalagoa eskuratzeko edo egin zaitez KDE e.V.ren bazkide babeslea gure Batu jokora ekimenaren bidez.

KDEri buruz

KDE nazioarteko teknologia talde bat da, mahaigaineko informatikarako eta informatika eramangarrirako software aske eta sorburu irekikoa sortzen duena. KDEren produktuen artean daude Linux eta UNIX plataformetarako mahaigaineko sistema moderno bat, bulegorako produktibitate eta talde lanerako suite osatuak eta ehunka software titulu, kategoria askotakoak, tartean, Internet eta web aplikazioak, multimedia, aisia, heziketa, grafikoak eta software garapenerakoak. KDE softwarea 60 hizkuntza baino gehiagotara itzulita dago eta erabilera erraz eta irisgarritasun printzipio modernoak gogoan izanda eraikitzen da. KDEren ezaugarriz beteriko aplikazioak bertako gisa exekutatzen dira Linux, Windows, Haiku eta macOS sistema eragileetan.


Marka-abisuak.

KDE® eta K Desktop Environment® logoa KDE e.V.-ren marka erregistratuak dira.
Linux, Linus Torvalds-en marka erregistratu bat da. UNIX, Open Group-aren marka erregistratua da Amerikako Estatu Batuetan eta beste herrialde batzuetan.
Dokumentazio honetan aipatzen diren gainerako copyright eta marka erregistratuak euren jabeenak dira.


Prentsarako kontaktuak

Informazio gehiago nahi baduzu, bidal iezaguzu e-posta: press@kde.org