Edukira jauzi egin

Zer da KDE?

Munduan software aske eta sorburu irekiko onena garatzen duen nazioarteko komunitate bat.

KDEren softwarea NASA, CERN, Mercedes-en ibilgailu elektrikoak, Steam Deck, zure YouTuber gogokoena, eta eskolak, gobernuak, eta mundu osoko bulegoak elikatzen ditu.

Gure softwareak gailu zaharrei bizitza berria ematen die, eta berriei turbo-indarra. Guztiak gure software askea erabiltzera ongi etorriak dira, baita hura eraikitzera ere!

Plasma

Plasma KDEren izar produktua da, erabilgarri dagoen mahaigaineko ingurune pertsonalizagarriena eskaintzen duena. KDE komunitatearen helburu nagusia hura era lehenetsian sinplea, eta behar denean ahaltsu egitea da.

empty laptop with an overlay
Plasma

KDEren aplikazioak

Ahaltsua, plataforma anitzekoa eta guztiontzat

Erabili KDEren softwarea webean surfeatzeko, kideekin, lagunekin eta familiarekin harremanetan egoteko, zure fitxategiak kudeatzeko, musikaz eta bideoez gozatzeko; eta lanean sortzaile eta emankor izateko. KDE komunitateak Linux-erako mahaigain guztietan, eta sarritan beste plataforma batzuetan ere, dabiltzan 200 aplikaziotik gora garatu eta mantentzen ditu.

Ikusi aplikazio guztiak

LabPlot

LabPlot

Sortu datu-bisualizazio ikusgarriak eta egin analisi sakonak LabPlot erabiliz, grafikoak trazatzeko denentzako software aske eta sorburu-irekikoa.

LabPlot-en pantaila-argazkia
Krita

Krita

Piztu zure sormena Kritarekin, artista digitalentzako sorburu-irekiko margolaritza software profesionalarekin.

Kritaren pantaila-argazki bat
Kontact

Kontact

Erraztu zure lan-fluxua, e-postak, egutegiak, zereginak, eta kontatuak arazorik gabe aplikazio ahaltsu bakarrean kudeatuz.

Kontact-en pantaila-argazkia

Gailuak

Erosi Plasma aurrez instalatuta duen ordenagailu bat

Kubuntu Focus

Kubuntu Focus

Kubuntu Focusek SE hardwarerako optimizatzen du, zuk egin behar izan ez dezazun. Aurreztu denbora dozenaka tresna ahaltsu eta gida sakonekin.

Steam Deck

Steam Deck

Steam Deck, AAA joko berrienak PC oso baten malgutasunarekin ibiltzen dituen kontsola eramangarri bat da.

Tuxedo ordenagailuak

Tuxedo ordenagailuak

Plasma oinarri duten notebook-ak eta mahaigaineko ordenagailuak, neurrira egindako hardwarerako optimizatuak.

KDE Slimbook

KDE Slimbook

Slimbook, itxura oneko magaleko distiratsu eta dotore bat da, bere AMD Ryzen prozesatzaile ahaltsuari esker edozein lan egiteko gaitasuna duena.

Beste hardware-fabrikatzaile batzuek ere saltzen dituzte Plasma darabilten gailuak. Ikusi gailu guztiak

Windows 10aren euskarria bukatu ondoren zure ordenagailu zaharra erabiltzen jarrai dezakezu. Bisitatu endof10.org

Iragarpenak

Ostirala, 2026(e)ko urriak 16

KDE Plasma 6.6.7, akatsak konpontzeko urriko argitalpena

KDEk gaur, KDE Plasma 6(r)en akatsak konpontzeko eguneratze bat argitaratzen du. Gehiago irakurri

Asteazkena, 2026(e)ko urriak 14

Plasma 6.8

KDEren 30. urteurrena aurrera begiratzeko aukera bat da: Plasma 6.8k Plasmaren eta mahaigain askeen etorkizunerako oinarriak ezartzen laguntzen du. Gehiago irakurri

Ostirala, 2026(e)ko urriak 9

KDEk Frameworks 6.31.0 kaleratzen du

KDEk gaur KDE Frameworks 6.31.0(a)ren argitalena iragartzen du. Gehiago irakurri

Osteguna, 2026(e)ko urriak 8

KDE Gear 26.08.2

KDEk, KDE Gear 26.08.2(a)ren argitalena iragartzen du. Gehiago irakurri

📢 Ikusi jakinarazpen guztiak

KDE Eco

Bat egin software jasangarriaren mugimenduarekin

Softwareak energiaren eta baliabideen kontsumoan eragin zuzena du. KDEren helburua ingurumen-eragina murrizten duen softwarea eskaintzea da.

Energia modu eraginkorrean erabiltzen duen softwarea eta jasangarritasun digitala gure komunitatearen parte bihur ditzagun. Belaunaldi honekiko eta etorkizuneko belaunaldiekiko dugun erantzukizunari behar bezala erantzun diezaiokegu!

Bat egin «KDE Eco»rekin

Komunitatea

Hurrengo ekitaldiak

-

KDEk 30 urte Switzerland

Maybe watch the documentary. Enjoy company and garden?

KDEk 30 urte Japonia

We will be watching some Akademy presentations in Virtual Reality!

Atelier Linux

KDEk 30 urte Canada

Atelier Linux : Installations et configurarion Linux pour débutants. Apportez votre portable!

Barcelona Free Software – KDE’s Birthday Party

KDEk 30 urte Spain

Celebrate 30 years of KDE with Barcelona Free Software and the Free Software community of Barcelona, Spain. The exact date, time, and venue are still to be determined; the event will take place in October 2026.

📢 Ikusi datozen ekitaldi guztiak

Aurreko ekitaldiak