Jauzi edukira

Zer da KDE?

An international community developing the world’s finest free and open-source software.

KDE’s software powers NASA, NATO, Mercedes electric vehicles, the Steam Deck, your favorite YouTuber, and schools, governments, and offices throughout the world.

Our software breathes new life into old devices, and turbo-charges new ones. Anyone is welcome to use our software for free, or to help build it!

KDE’s Products

Plasma

Linux-erako hurrengo belaunaldiko mahaigaina

empty laptop with an overlay
Plasma
Windows 10aren euskarria bukatu ondoren zure ordenagailu zaharra erabiltzen jarrai dezakezu. Bisitatu endof10.org

KDEren aplikazioak

Ahaltsua, plataforma anitzekoa eta guztiontzat

Erabili KDEren softwarea webean surfeatzeko, kideekin, lagunekin eta familiarekin harremanetan egoteko, zure fitxategiak kudeatzeko, musikaz eta bideoez gozatzeko; eta lanean sortzaile eta emankor izateko. KDE komunitateak Linux-erako mahaigain guztietan, eta sarritan beste plataforma batzuetan ere, dabiltzan 200 aplikaziotik gora garatu eta mantentzen ditu.

Ikusi aplikazio guztiak

Krita

Krita

Piztu zure sormena Kritarekin, artista digitalentzako sorburu-irekiko margolaritza software profesionalarekin.

Kritaren pantaila-argazki bat
Kdenlive

Kdenlive

Eman bizia zure bideo-proiektuei Kdenlive-rekin, tresna ahaltsuz, efektuz, eta trantsizioz betetako sorburu-irekiko editorearekin.

Kdenlive-n pantaila-argazkia
Kontact

Kontact

Erraztu zure lan-fluxua, e-postak, egutegiak, zereginak, eta kontatuak arazorik gabe aplikazio ahaltsu bakarrean kudeatuz.

Kontact-en pantaila-argazkia
KDevelop

KDevelop

Erraztu kodetzeko zure eskarmentua KDevelop-ekin, C, C++, Python, QML/JavaScript, eta PHP onartzen dituen plataforma-anitzeko IDE sendoarekin.

KDevelop-en pantaila-argazkia
GCompris

GCompris

Piztu adimen gazteen jakin-mina GCompris-ekin, 2 eta 10 urte bitarteko haurrentzako jarduera dibertigarri eta elkarreragilez betetako hezkuntza-suite zabalarekin.

GCompris-en pantaila-argazkia

Gailuak

Erosi Plasma aurrez instalatuta duen ordenagailu bat

Steam Deck

Steam Deck

Steam Deck, AAA joko berrienak PC oso baten malgutasunarekin ibiltzen dituen kontsola eramangarri bat da.

Tuxedo ordenagailuak

Tuxedo ordenagailuak

Plasma oinarri duten notebook-ak eta mahaigaineko ordenagailuak, neurrira egindako hardwarerako optimizatuak.

KDE Slimbook

KDE Slimbook

Slimbook, itxura oneko magaleko distiratsu eta dotore bat da, bere AMD Ryzen prozesatzaile ahaltsuari esker edozein lan egiteko gaitasuna duena.

Kubuntu Focus

Kubuntu Focus

Kubuntu Focusek SE hardwarerako optimizatzen du, zuk egin behar izan ez dezazun. Aurreztu denbora dozenaka tresna ahaltsu eta gida sakonekin.

Beste hardware-fabrikatzaile batzuek ere saltzen dituzte Plasma darabilten gailuak. Ikusi gailu guztiak

Iragarpenak

Osteguna, 2025(e)ko azaroak 6

KDE Gear 25.08.3

KDEk, KDE Gear 25.08.3(a)ren argitalena iragartzen du. Irakurri gehiago

Asteartea, 2025(e)ko azaroak 4

KDE Plasma 6.5.2, akatsak konpontzeko azaroko argitalpena

KDEk gaur, KDE Plasma 6(r)en akatsak konpontzeko eguneratze bat argitaratzen du. Irakurri gehiago

Asteartea, 2025(e)ko urriak 28

KDE Plasma 6.5.1, akatsak konpontzeko urriko argitalpena

KDEk gaur, KDE Plasma 6(r)en akatsak konpontzeko eguneratze bat argitaratzen du. Irakurri gehiago

Asteartea, 2025(e)ko urriak 21

Plasma 6.5

KDE publiko orokorrarentzat agerpen handia egitear dago Irakurri gehiago

📢 Ikusi jakinarazpen guztiak

KDE Eco

Bat egin software jasangarriaren mugimenduarekin

Softwareak energia eta baliabide kontsumoan eragin zuzena du. KDEk softwareak ingurumenean duen eragin kaltegarria murrizteko moduko softwarea eskaintzeko helburua du.

Egin dezagun energian eraginkorra den softwarea eta jasangarritasun digitala gure komunitatearen zati! Egungo eta etorkizuneko belaunaldien aurrean dugun erantzukizunaren maila eman dezakegu!

Bat egin «KDE Eco»rekin

KDE Eco eskuliburua

"The Blue Angel Criteria To Free Software" izeneko eskuliburuak, softwareak eragindako ingurumen-kaltearen ikuspegi orokor bat ematen du, baita «Blue Angel» ekolabelak—Alemaniako gobernuaren ingurumen-etiketa ofizialak—softwarearen diseinu jasangarrirako erreferentzia bat nola ematen duen ere. Ikasi software askearen gardentasun eta erabiltzaile autonomiaren balioek jasangarritasuna nola sustatzen duten, eta zure softwarearen energia kontsumoa neurtzeko laborategi bat nola ezarri.

Irakurri gehiago