Kstars leiho nagusia
"Zer berri gaur gauean" tresna KStars-en
Ekos tresnak KStars-en
KStars-en behaketa planifikatzailea

KStars lizentzia askeko, sorburu irekiko, plataforma-anitzerako KDEk egindako astronomia softwarea da.

Gaueko zeruaren simulazio grafiko zehatza ematen du, lurreko edozein kokalekutik, edozein data eta ordutan. Bistaratzeak 100 milioi izar ditu, 13.000 zeru-sakoneko objektu, 8 planetak, eguzkia eta ilargia, eta milaka kometa, asteroide, supernoba, eta satelite.

Ikasle eta irakasleentzat, simulazio abiadura erregulagarriak onartzen ditu denbora-eskala luzeetan gertatzen diren fenomenoak ikusi ahal izateko, KStars Astrokalkulagailua konjuntzioak kalkulatzeko, eta kalkulu astronomiko arrunt ugari.

Astronomia-zaleentzat, behaketa planifikatzaile bat dakar, zeruko egutegi tresna bat, eta FOV editore bat ekipamenduaren ikus-eremua kalkulatu eta bistaratzeko. Topatu objektu interesgarriak "Zer berri gaur gauean" tresnan, altitudea denborarekiko grafikoak trazatu edozein objekturentzat, inprimatu kalitate handiko zeruko diagramak, eta eskuratu ezazu unibertsoa esploratzen lagunduko dizun informazio eta baliabide ugarietara sarbidea!

KStars-ekin batera Ekos astro-argazkigintza suitea dator, astro-argazkigintza soluzio oso bat INDI gailu guztiak kontrolatu ditzakeena tartean teleskopio ugari, CCDak, DSLRak, fokatzaileak, iragazkiak, eta askoz gehiago. Ekos-ek zehaztasun handiko jarraipena onartzen du lerroko eta lerroz kanpoko astrometria ebazleak erabiliz, auto-fokua eta auto-gidatze gaitasunak, eta irudi bakar edo anitzak atzematea barnean eraikia duen sekuentzia kudeatzaile ahaltsua erabiliz.

Katalogo astronomikoak:

  • Katalogo lehenetsia, 8 magnitude arteko izarrak dituena
  • Katalogo gehigarriak, 16 magnitude arteko 100 milioi izar dituztenak
  • Jaitsi daitezkeen katalogoak, haien artean Messier Irudiak, Abell Planeten Nebulosa, Sharpless Katalogoa, Lynds Nebulosa Iluna katalogoa
  • Zuzenketak prezesioentzat, nutazioarentzat eta errefrakzio atmosferikoarentzat
  • Lerroko datu-baseetatik datuak-berreskuratzerako tresnak

Linux

Instalatu Linux-en Botoi hau Discover eta beste «AppStream» aplikazio denda batzuekin baino ez dabil. Zure banaketako pakete-kudeatzailea ere erabil dezakezu.

Google Play

Lortu ezazu Google Play-n Google Play and the Google Play logo are trademarks of Google LLC.