Fitxategi-kudeaketa Dolphin-ekin

Dolphin pisu arineko fitxategi-kudeatzaile bat da. Erabilera erraza eta sinpletasuna gogoan diseinatua izan da, ordea, malgutasuna eta norbere nahietara egokitzea onartzen du. Honek esan nahi du fitxategi-kudeatzea zuk nahi duzun eran egin dezakezula.

Eginbideak:

  • Nabigatzeko (edo ogi-apurren) barra URLentzako, fitxategi eta karpeten hierarkian zehar azkar nabigatzeko aukera ematen dizuna.
  • Hainbat mota desberdineko ikuspegi estilo eta propietate onartzen ditu eta ikuspegia zehazki zuk nahi duzun gisan konfiguratzeko aukera ematen dizu.
  • Ikuspegi zatitua, fitxategiak kokapen batetik bestera erraz kopiatu edo mugitzeko.
  • Informazio eta lasterbide osagarriak erabilgarri daude panel ainguragarrien bidez, haiek askatasun osoz mugitu ditzakezu eta zehazki nahi duzuna bistaratu.
  • Fitxen erabilera onartzen du
  • Informatzeko elkarrizketa-koadroak trabarik ez sortzeko eran bistaratzen dira.
  • Desegin/berregin onartzen du
  • Sare-atzipen gardena KIO sistemen bitartez.

Linux

Instalatu Linux-en Botoi hau Discover eta beste «AppStream» aplikazio denda batzuekin baino ez dabil. Zure banaketako pakete-kudeatzailea ere erabil dezakezu.

Argitalpenak

20.08.1 2020(e)ko irailaren 3(a)
20.08.0 2020(e)ko abuztuaren 13(a)
20.04.3 2020(e)ko uztailaren 9(a)
20.04.2 2020(e)ko ekainaren 11(a)
Erakutsi argitalpen gehiago...