Argitalpen iragarpenakPlasma 5.18.0 LTS

Eskuragarri dago ere:

English | Català | Español | Euskara | Italiano | Português | Português brasileiro | Русский | Українська

Plasma 5.18
KDE Plasma 5.18

Asteartea, 2020ko otsailak 11.

Plasma 5.18 LTS kaleratu da!

Plasma mahaigainaren bertsio berritu bat erabilgarri dago. Plasma 5.18an jakinarazpen argiagoak, ezarpen hobetuak eta itxura orokorra erakargarriagoa egiten dituzten ezaugarri berriak aurkituko dituzu. Plasma 5.18 erabiltzea errazagoa eta gozagarriagoa da, aldi berean lanerako garaian produktiboago izateko aukera eskaintzen dizu.

Berrikuntza bikain guztiez gain, Plasma 5.18 «LTS» egoerarekin dator. «LTS» edo «Long Term Support» izatea, epe luzerako euskarria duela adierazten du. Horrek esan nahi du KDE kolaboratzaileek 5.18 eguneratu eta mantenduko dutela datozen bi urtetan (bertsio arruntak 4 hilabetez mantentzen dira). Zure ikastetxea, konpainia edo erakundea Plasmara eguneratzea edo migratzea pentsatzen ari bazara, bertsio hau duzu aukera onena, Plasmaren bertsio egonkorrena *eta* ezaugarri berri guztiak ere lortzen baitituzu.

Plasma

Plasma 5.18 erabilera aldetik lagunkoiagoa da oraindik, lan egiten, jolasten eta adierazten lagunduko dizuten ezaugarri gehiago gehitu baititugu. Hor dago Emoji hautatzailea: beti, literalki, bi tekla-sakatzean eskuragarri. Sakatu eta eutsi Meta (Windows) tekla eta sakatu puntua (.) eta bera azaleratuko da. Egin klik zure sentipenak hobe irudikatzen dituen ikonoan eta emoji-a zure e-postan, gizarte euskarrien postetan, testu mezuetan edo baita zure terminalean ere itsas dezakezu.

Emoji hautatzailea

Emoji bilatzailea Kickoff aplikazio abiarazlea erabiliz ere aurki dezakezu — menu nagusiko botoia pantailako beheko ezker aldeko izkinan egon ohi da. Begiratu AplikazioakBaliagarritasunak barruan.

Beste aldaketa handi bat Editatze orokorra modua da. Mahaigaineko tresna-kutxa zaharra, zure mahaigaineko goiko eskuineko izkinan egon ohi zen menua, joan egin da, mahaigain zabalagoa, txukunagoa utziz. Horren ordez, Editatze orokorra barra aurkezten dugu, mahaigaineko azalera huts batean eskuineko klik eginez eta azaleratzen den menuko Pertsonalizatu antolaera hautatuz aktibatu dezakezu. Editatze orokorra barra pantailako goialdean zeharka agertzen da eta trepetetara, jardueretara (zure alegiazko mahaigain arruntetatik banatuta ezar ditzakezun langune gehigarriak) eta mahaigaina konfiguratzeko aukeren multzora sarbidea ematen dizu.

Editatze orokorra modu berria

Itxura orokorrari eginiko hobekuntzekin jarraituz, Plasma 5.18 GTK aplikazioen euskarri hobearekin dator bezero-aldeko apaingarriak erabilita. Aplikazio hauek orain itzal egokiak eta neurria aldatzeko azalerak erakusten dituzte. GTK aplikazioek orain automatikoki jaraunsten dituzte Plasmako ezarpenak letra-tipo, ikono, sagu-kurtsore eta gehiagotarako.

Zure ikusmena erlaxatzen laguntzeko, sistema-erretiluko trepeta berri bat dago Gaueko kolorea ezaugarria txandakatzen uzten duena. Teklatuko lasterbideak ere konfiguratu ditzakezu Gaueko kolorea eta Zaratarik ez moduak piztu eta itzaltzeko.

Gaueko kolorea trepeta

Sistema-erretiluarekin jarraituz, Audio bolumen sistema trepetak orain audio gailu lehenetsia hautatzea errazten duen diseinu trinkoago bat dauka. Ataza-kudeatzailean ere badago audio jotzen ari diren aplikazioentzako bolumen adierazle klikagarri bat.

Aplikazio bakoitzeko isilarazteko botoia ataza-kudeatzailean

Gainera hor daude askoz ere sotilagoak diren xehetasunak, Plasmaren itxura eta izaera leunagoa eta zainduagoa egiten laguntzen dutenak. Honek barne hartzen ditu eguraldi trepetaren doikuntzetatik, orain haize baldintzak ikusten uzten dizu, Kickoff aplikazio abiarazlearen xehetasunetara, ukimenarekiko lagunkoiagoa da eta erabiltzaile-ikono bat erakusten du, karratua izan ordez orain zirkularra dena.

Jakinarazpenak

Plasmaren itxura berri borobilduagoa eta leunagoa iritsi da jakinarazpenetako denbora-muga adierazlera ere, hau ere zirkularra da eta ixteko botoia inguratzen du, itxura trinkoagoa eta modernoagoa ematen diolarik.

Baino jakinarazpenen aldaketak ez dira soilik estetikazkoak, Plasmak orain jakinarazpen bat erakusten dizu konektatutako Bluetooth gailu baten energia agortzear dagoenean. Jakinarazpenek haien gaitasunei elkarreragiketa ere gehitzen diete eta Fitxategia zama-jaitsi da jakinarazpena arrastatu daitekeen ikono batekin dator orain, jaitsi berri duzun fitxategia gorde nahi duzun lekura berehala arrastatu dezazun.

Arrastatu eta jaregin fitxategiak jakinarazpenetatik

Sistemako ezarpenak

Gauza berri asko daude Plasma 5.18ko Sistema ezarpenetan. Lehenik eta behin, Erabiltzailearen erreakzioa aukerako ezarpenak daude. Horiek desgaituta datoz aukera lehenetsian zure pribatutasuna babesteko.

Hori esanda, zure instalazioari buruzko informazioa gurekin partekatzea erabakitzen baduzu, aukera bakar batek ere ez dio uzten sistemari inolako informazio pertsonalik bidaltzen. Izatez, Erreakzio ezarpenak graduatzaileak KDE garatzaileekin zenbat partekatu nahi duzun erabakitzen uzten dizu. KDE garatzaileek informazio hori aurrerago erabil dezakete plasma hobetzeko eta zure beharretara hobeto egokitzeko.

Erabiltzaile-erreakzioen ezarpenak

Egokitzeaz ari garela, Plasma ezaguna da bere malgutasunagatik eta gustu guztietara egokitzeko gaitasunagatik. Zure mahaigaina pertsonalizatzeko prozesua are atseginagoa egin dugu Aplikazioen estiloa ezarpenak sare-ikuspegi batekin birdiseinatuz. Horrela errazago ikusiko duzu zure aplikazioek zein itxura hartuko duten zure estilo gogokoena aukeratu ondoren.

Aplikazio-estiloen ezarpenak

Aurreikuspegi handiko sare-ikuspegi itxura Sistema-ezarpenetako beste esparru batzuetara ere hedatu da. Gai orokorretan zama-jaisteko gai berrien bila zabiltzanean, orain diseinu ezberdin guztiak euren distira osoan ikus ditzakezu.

Gai orokorra: Eskuratu berrikuntzak

Leihoen animazioak dira doitu dezakezun beste ikus-alderdietako bat. Graduatzaile bat gehitu dugu horretarako Jokabide orokorra barruan: eraman eskuin muturrera eta leihoak bat-batean agertuko dira. Eraman ezker muturreraino eta pooooliki azaleratuko dira ataza-barratik. Gure gomendioa erdialdean uztea da. Horrek emango dizu gertatzen ari dena ikusteko ikus-argibide nahikoa, baino ez da izango erabiltzeko traba gertatzeko bezain motela.

Aukera guzti hauekin gainezka egin beharrean bazaude, ez larritu: Sistema-ezarpenetako bilaketa funtzioa asko hobetu dugu eta aldatu nahi duzun ezaugarria azkar bilatzen lagunduko dizu. Hasi zerrenda gaineko laukian tekleatzen eta erlaziorik ez duten aukerak desagertuko dira, bilatzen duzunarekin doi-doi bat datorren zerrenda bat geldituko da.

Discover

Discover da Plasmarako software kudeatzaile grafikoa. Discover-retik aplikazioak eta liburutegiak instalatu, kendu eta eguneratu ditzakezu klik bakan batzuk eginez.

Plasma 5.18an Discover irekitzen duzunean, kurtsorea bilaketa eremuan egongo da, instalatu nahi dituzun paketeen bila berehala hasteko gonbit gisa. Baino ez aplikazioak bakarrik, Plasmarako gehigarriak (hala nola gaiak, plast pantailak, eta kurtsore multzoak) ere bila ditzakezu, eta pakete bakoitzean erabiltzaileek idatzita utzi dituzten iruzkinak irakurri eta besteen iritzia ezagutu dezakezu.

Plasma Discover

Gehiago

Azkenik, grafikoen hardwarean Plasmaren performantzia orokorra hobetu dugu eta X11rekin eskalatze frakzionala erabiltzean aplikazioetako ikus-akatsen kopurua txikitu dugu. Gainera KSysguard-en NVIDIA GPUetako estatistikak barneratu ditugu.

Berrikuntzak 5.12 LTS geroztik

Gure aurreko epe luzerako euskarridun argitalpenetik, (Plasma 5.12 LTS, «Long Term Support») bertsio berrituko duten horiei, hauek dira garapeneko azken bi urteotako nabarmentzekoetako batzuk:


Plasma 5.18.0aren aldaketen egunkari osoa

KDEri laguntzea

KDE Software askeko komunitate bat da, beraien denbora eta ahalegina borondatez ematen dutenen laguntzagatik existitzen eta hazten dena. KDE beti dago boluntario eta laguntzaileen bila, izan kodetzeko laguntza, akatsak konpontzekoa edo jakinaraztekoa, dokumentazioa idaztekoa, itzulpenak, promozioa, dirua, etab. Laguntza guztiak esker onez hartu eta onartzen dira. Irakurri KDEri laguntzea orria informazio zabalagoa eskuratzeko edo egin zaitez KDE e.V.ren bazkide laguntzailea gure Batu jokora ekimenaren bidez.

KDEri buruz

KDE ordenagailuetarako, mahaigainerako eta eramangarrietarako, software aske eta sorburu irekikoa sortzen duen nazioarteko teknologia talde bat da. KDEren produktuen artean daude Linux eta UNIX plataformetarako mahaigaineko sistema moderno bat, bulegorako produktibitate eta talde lanerako suite osatuak eta ehunka software titulu kategoria askotakoak, Internet eta web aplikazioak, multimedia, dibertsiorako, hezitzaileak, grafikoetakoak eta software garapenerakoak. KDE softwarea 60 hizkuntza baino gehiagotara itzulia dago eta erabilera erraztasuna eta irisgarritasun printzipioak gogoan izanik eraikitzen da. KDEren ezaugarriz beteriko aplikazioak bertako gisa exekutatzen dira Linux, Solaris, Windows eta Mac OS X sistema eragileetan.


Marka-abisuak. KDE® eta K mahaigaineko ingurunearen® logotipoa KDE e.V.ren marka erregistratuak dira. Linux, Linus Torvalds-en marka erregistratu bat da. UNIX, Open Group-aren marka erregistratua da Amerikako Estatu Batuetan eta beste herrialde batzuetan. Dokumentazio honetan aipatzen diren gainerako copyright eta marka erregistratuak euren jabeenak dira.


Prentsarako kontaktuak

Informazio gehiago nahi baduzu, bidal iezaguzu e-posta:
press@kde.org